2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea

ESKOZIA BIZIKLETAZ Western Ross eta Caledonian Way

Zergatik eta nolatan Eskoziara bizikleta bidaia?
Beti erakarri izan naute Eskoziako kultura, historia, gaita soinu, kilt Eskoziarrak, klanak eta nola ez bertako paisaiek.
Bizikleta bidaia bat egiteko ideia nuen aspaldidanik buruan, youtube famatuan, ikusi nuen bideo eder bat izan zen guztiaren azken bultzatzaile eta motibazio iturria.

Ez da gaur egunean erraza familia eta horrelako bidaia bat uztartzea.12-15 egun behar nituen bidaia aurrera eramateko, eta etxeko txikitxo eta amarentzat ez zen erraza izango ni horrenbeste denbora kanpoan izatea. Baina beraiei esker nere pasioetako bat, aurrera eramateko aukera izan nuen.
Eskerrikasko maiteak.



INFORMAZIO OROKORRA:

Ondorengo atalean Eskoziarako bidairako lagungarri izan nituen zenbait datu jarriko ditut. Bidaia egin nahiko lukeen edonorentzat lagungarri izatea espero dut:


-Noiz joan: 
Eskoziak klima oso euritsua du, eta zaila da horrelako bidaia bat euri eta hotz egunik gabe egitea. Ondo egia da, egun bakarrean urteko lau urtaroak pasa daitezkeela.
Hala ere hilabeterik honenak Ekainetik Urrira bitartean dira klima aldetik. Hilabete hauek badituzte hala ere beraien desabantailak , turismoa puri purian dago eta errepideetan nabaritzen da. Bestalde midge eta ezpen garaia da, eta ez da txorakeria, serio hartzeko gaia da, iluntzealdera jasangaitzak izan daitezke. Repelenteak beharrezkoak dira.

-Nola iritsi: 
Bilbotik Edinburgo edo Glasgowra hegaldiak merke xamar daude. Nik Edinburgora hartu nuen hegaldia, hiriburu bezala erakargarriagoa iruditzen bait zitzaidan. Baina gerora Iparraldera joateko trenak edo autobusak hartzerakoan agian Glasgow egokiagoa izan daiteke ( hau nora zoazen arabera kondizionatua dago ).
Hegaldiak hartzerakoan nik bi akats egin nituen. Lehen akatsa: Ordugarai txarretan diran hegaldiak merkeagoak izaten dira, baina adibidez Edinburgon 23:00tatik aurrera ez dago tranbiarik. Transporte bakarra autobusa da eta bertan bizikleta kaxan sartuta eraman behar da. Aeroportutik hiri erdialderako bidea gauez bizikletan egiteko modukoa ez zitzaidan iruditu. Nik autobusez egin nuen, baina autobusak ere gutxiago dira.Komeni da ordugarai honetan iristen diren hegaldiak hartzea, asko erraztuko zaizkizue gauzak, seguraski bizikletan egin dezakezue erdigunerako bidea.
Bigarren akatsa: Ekipaia asuntoak ondo lotuak eraman, pisuak eta maleta kopuruak ongi hartu. Bizikletak kaxan joan behar du, berak bakarrik. Ondo irakurri konpainia arauak. Bilbotik Edinburgora jaoterakoan, ez zidaten batere begiratu eta ez nuen arazorik izan, baina Edinburgotik hona ez nituen arazoak besterik izan, hango kontrolak izugarriak dira. Eta auskalo koronabirusa eta gero...

-Eskozian garraiobideak: 
Eskozian erabili nituen garraiobideak trena, autobusa eta ferria izan ziren.
-Trena: Trena da Eskozian mugitzeko garraiobide onenetako bat. Edinburgotik Glasgow, Inverness, Oban, Fort William, Mallaig eta Kyle of Lochalsh era daude trenak. Komenigarria da bidaia aurretik hartzea, merkeagoak dira. Trasnporte hau egia esan ez da oso merkea. Bizikleta eramateko gertuko bidaietan ez da bizkleta aparte ordaindu behar baina bidaia luzeetan bai. Bestalde trenak oso egokituak dauden bizikleten garraiorako. Treneko bidaiek izugarrizko xarma dute, eremu bakarti eta paisaia ederretatik bait doaz trenbide asko.
Infomazio gehiago: https://www.scotrail.co.uk/
-Autobusak: Ullapool eta Inverness arteko bidea egin nuen autobusez. Bizikleta autobusean eramateko betebeharra da kaxa edo poltsa baten sartuta eramatea, eta toki nahikoa izatea.
Neri txoper jatorra tokatu zitzaidan eta kaxarik gabe eramaten utzi zidan.
-Ferriak: Eskozian ferriak ugariak dira, bai irletara joateko eta lakuak zeharkatzeko. Nik Mallaigtik Skye irlarako ferria hartu nuen. Komeni da ordutegiak ondo begiratzea.
-Edinburgoko garraioak: https://edinburghtrams.com/

-Lotarako tokiak: 
Eskozian akanpatzea librea da, edozein eremutan kampindenda jar dezakezu, eremu pribatuak salbu. Nik hala ere kanpinak eta albergeak erabili nituen. Kanpinak merkeak dira eta erabilera oso basikoak dituzte. Bestalde Youth Hostelak oso aukera oso onak dira, kalitate prezioa ezin hobea da.
                        https://www.hostel-scotland.co.uk/


IBILBIDE AUKERAKETA

Nik azkenik 12 egun nituen bidaia osorako. Egia esan, Eskoziak duen azalerarako eta ikusteko duen gauza mordorako egun gutxi ziren. Baina 12 egun horietara moldatu beharko nuen bidaia.
Ibilbide ugari begiratu ondoren, argi nuen Highlands aldea nahi nuela ezagutu, baina Highlands bera ere handia da beraz, horko zati bat aukeratu behar. Azkenik Western Ross, Skye irla eta Caledonian Way 78 zati bat egitea erabaki nuen. Gero kontatuko dudan bezala Skyeko zatia ezin izan nuen burutu.

-Bizikletarako bideen aurkibideak:
   Ez dago ibilbide horri zehatz bat. 
-https://www.northcoast500.com/ Oso ezaguna da North Coast 500 ibilbidea. Dena errepidez da eta iparraldeko kostalde guztia egiten du, 800km dira. Ez da bizikleta ruta bakarrik, motozale, auto eta autokarabanak ere badaude. Baina orokorrean bide lasai xamarrak dira.
Sustrans , Erresuma Batu osoko bizikleta bideak batzen dituen horria da, bertan informazio oparoa dago.
Baita ere Eskoziako bizikleta ibilbide garrantzitsuenak ere , Eskozia Sustrans.


Eginiko zirriborroak.

Pentsatutako ibilbidea.

Eginiko ibilbidea.
-Nik eginiko ibilbidea:


-Edinburgo - Fort William ( Trenez )
-Fort William - Arisaig   65km 450m
-Arisaig - Plockton  65km 400m
-Plockton - Applecross  60km 1100m
-Applecross - Kinlochewe  70km 600m
-Kinlochewe - Ullapool  120km 1200m
-Ullapool - Inverness ( Autobusez )
-Inverness inguruak 40km 300m
-Inverness - Fort William 105km 800m
-Fort William - Edinburgo ( Trenez )

Fort William-etik hasi eta Inverness arterako bide guztia errepide asfaltatuetatik da. Zati honen gehiengoa trafiko gutxi duten errepide estuetatik da. Trafiko gehien, Fort William eta Arisaig artean, eta Ullapool eta Inverness artean dago ( azken zati hau autobusez egin nuen ).
Skye irla nere planaren barruan zegoen, bertan bait daude Eskoziako paisaia ederrenetako batzu. Uztaila zen eta Skye irlan turismoa gori-gori zegoen. Bertan bizikletarako aurkitu nuen egoera ez zen xamurra izan. Kotxe mordoa abiadura bizian, dagoen errepide bakarretik eta euri jasa betean. Broadfortera iritsi nintzenean oso argi ikusi nuen Skye irla alde batera utzi behar nituela, kotxe trafiko handiak eta eguraldi txarrak egoera harriskutsuegia bihurtzen zuten. Pena handiz alde batera utzi nuen Skye irla, gero ere han egongo zen Skye irla ( berriz itzultzeko aitzakia ederra ).
Inverness eta Fort William arteko zatia Caledonian Way 78 ibilbidetik doa, ibilbide ederra bizikletarako. Trafikorik gabea, grabilla eta asfaltuzko bideak, baso, kanal eta laku artean.

KONTAKETA ETA ARGAZKIAK

Ekainak 24, Bilbo - Edinburgo hegaldia:

Aurreko egunean bizikleta kaxan sartzen komeria dexente ibili eta gero, prest nintzen bidaiarako.
Goizean lan egin ondoren, arratsaldean etxeko nere maiteez agurtu eta gero, anaiak eraman ninduen Bilboko aeropotura. 21:45ak aldera zen irtetekoa hegaldia, txekinean ez nuen batere arazorik izan, kaxa ez zute pixatu ere egin. Dena aurrera!!!
Nola ez hegaldia atzeratu egin zen, ordubete inguru. Beraz Edinburgora, hango 23.30ak aldera iritsi nintzen. Aeropotutik irteterako 24:00ak.
Edinburgora iritsi eta lehen urduritasunak. Ni bakarrik, kaxa handi batekin eta hiri erdigunera joateko modu bila. Buelta dexente eman ondoren hiri erdigunera daraman autobusa aurkitu nuen. 
Txofer majoa eta jatorra tokatu zitzaidan, eskerrikasko gizon. Txoferrak kaxa autobusera igotzen lagundu zidan lehenik, eta azken geltokian bera eta ni bakarrik geratu ginenean, zein hotelera nindoan galdetu zidan. Bere azken bidaia zela eta bere ibilbidetik atera eta hostaleko atean utziko ninduela esan zidan. Eta horrela egin zuen gizonak, zur eta lur utzi ninduen. Ederra da benetan herrialde berri batera iritsi eta horrelako eskuzabaltasuna eta ongietorria jasotzea.
Azkenean goizeko 3:00ak aldera sartu nintzen ohera.

Bilboko aeroportuan, traste guztiekin.

Edinburgh Central Youth Hostel izan zen nere Edinburgoko hostala. Guztiz gomendatzen dut. Giro ona, harrera ezin hobea, bizikletarentzako gordailua, bidaia guztian zehar kaxa gorde zidaten bueltarako, gela konpartitu edo pribatuak prezio onean, sukaldatu nahi izan ezkero sukalde konpartitu industrial ederra, erdigunetik gertu. Ez dut dudari Edinburgora berriz banoa, badakit nora joan.

EKAINAK 25, EDINBURGO

Goizean ez dut presarik izan jeikitzeko. Bidaiaren astinduak, eskatzen dit beranduxeago jeiki eta gosari lasai bat egitea. Ondoren hostaleko garajera jeitsi naiz bizikleta kaxatik atera eta montatzera. Bizikleta osorik dago eta azkar xamar montatu dut.
Gaur Edinburgon turismo pittin bat tokatzen da. Royal Mile eta Edinburgoko gaztelua ezagutzea erabaki dut.
Turismo pixkat egin ondoren, erdigunean dagoen tren geltokira joan eta hurrengo goizean Fort William-era zuzen doan lehen trenaren tiketa erosi dut. Tiket bat bidaiariarentzako eta beste bat bizikletarentzako.
Hostaletik gertu dagoen Japoniar batean aspaldian jan dudan Ramen zopa onena afaldu ondoren ohera goizo joan nintzen hurrengo egunean goizean goiz trena hartzeko.




Edinburgoren ikuspegia bere gaztelutik.


Edinburgoko gaztelua.


Eskoziako bandera.


Edinburgoko gazteluko barnealdea.


Kilt-ak.


Edinburgoko gazteluko sarrera.




Royal mile.

Gaurko afaria, Ramen zopa.


EKAINAK 26, EDINBURGO - FORT WILLIAM ( Trenez )
                          FORT WILLIAM - GLENFINNAN - ARISAIG ( Bizikletaz ) 65km 450m

Fort William-era zijoan lehen trena hartu nuen. Hostaletik irten bizikletan montatu eta tren geltokira abiatu nintzen oraindik ilun zela. Tren geltokian egin nuen gosari improbisatua. Trenean 3 ordu inguruko bidaia izan nuen. Ez zitzaidan oso luze egin, bertako gazte mendizale koadrilla batekin hizketaldia, ondoren bizikletazale bikote batekin eta azkenik jubilatu Eskoziar bikote batekin. Informazio eta kontaketa ugari izan nuen denen eskutik. Eskozian trenez bidaiatzea ederra da, paisaiak eta zeharkatzen diren eremuak zoragarriak dira.

Goizean goiz trena hartzeko prest.

``The Jacobite train´´ Harry Potterreko, lurrunezko tren famatua.

Azkenean iritsi nintzen Fort William-era. Han Oriotar jator bat nuen zain, Jokin. Harrigarria bere ongietorria, kilometro dexente egin zituen nigana etortzeko. Kafetxo bat hartu genuen elkarrekin eta hizketalditxoa izan. Mila mila esker Jokin laguntza guztiagatik eta ongietorri ederragatik.
Eta horrela Fort William, Glen Nevis mendia eta Jokin atzean utzita lehen pedalkadak hasi ziren.
Nahiko lan lehen kilometroetam ezkerraldetik joaten!!!



Atzealdean Fort William eta Bem Nevis mendia.


Loch Shiel.

Lehen helburu eta geldialdia Glenfinnan-en izan zen. Eskoziaren historian toki esanguratsua. Bertan Loch Shiel-en ur magalean, mendi artean, hasi zen 1745ean Jacobiten matxinada Charles Edwart Stuart printzea buru zutela. Bertan gaur egun 1815ean eraiki zen monumentua dago, borroka egin eta hil ziren clan Jacobiten omenez.
Bestalde bertan dago baita ere,Harry Potterri esker, hain famatua egin den lurrunezko trenaren biadukto famatua. Zortea izan nuen eta ikusi ahal izan nuen bertatik pasatzen.

Glenfinnan-go Clan Jacobiten omenezko monumentua.



Glenfinnan utzi eta bailaran aurrera egin nuen Arisaig inguruetan itxasoarekin topo egin arte. Hemendik aurrera itxasoa bidelagun izango nuen. Arisaig-tik Mallaig bitarteko kostaldean zoragarria da. Hondar zuriko hondartzak, zelai berde basatiez inguratuak. Eigg, Rúm eta Skye irletara ikuspegi itzelak daude.
Bidean ez nuen trafiko askorik aurkitu, errepide hau Mallaig herrian amaitzen da. Mallaigtik inguruko irletara ferry ugari daude.

Itxasora iritsi nintzen.


Arisaig inguruetako kostaldera iritsi nintzen.

Kanping denda montatzen ederki kosta zitzaidan haize gogorra zela eta!!

Imvercainbe Caravan & Camping, kampinean montatu nuen kanpina aizearen aurka borroka ederrak egin eta gero. Kanpina montatu eta ordubetera nola ez aizea guztiz gelditu zen.
Noodlesak eta sutxoa hartu eta hondartzan afaldu nuen bertako ikuspegi ederrez gozatuz. 
Ondoren zakura, biharko eguraldi eskasa nuen!!!


Arisaig-ko hondartzetatik Skye irlak.

Eskoziako bandera hondartzan.

Rúm irlara ikuspegia.

EKAINAK  27, ARISAIG - MALLAIG - SKYE IRLA - PLOCKTON 65km 400m

Egunon!! Gaua lasai egin nuen lo. Ez aize eta ez euririk, ez nuen izan. Goizo jeiki nintzen, banekien eta eguneko lehen orduetan eguraldiak aguantatuko zuela nahiko ondo. Beraz kamping denda bildu, trastea alforjetan sartu eta aurrera!!!



Mallaig bidean hondartza ederrak.



Skye irlara daraman ferrya.

Mallaig-era iristerako hasi dira euri jasak. Bertara iritsi eta lehenengo gauza, Skye-ra daraman lehen ferrya noiz zen ikusi eta erostea izan zen. Goizo ibiltzearen arrazoietako bat lehen ferrya hartu nahi izatea zen. Urte aroaren arabera, baliteke ferryak horren ugariak ez izatea. Mallaigtik irteera bakarra ferrya denez, komeni da Skyeko irlara pasatzea eguneko azken ordurako ez uztea, azken ferrya galdu ezkero Mallaig-en harrapatua gera bait zaitezke hurrengo egunerarte.
Mallaig-en jan nuen nere lehen Haggis-a. Zoritxarrez bidai guztiko garesti eta txarrena.


Skye irlara iritsi nintzen.

Armadale-n ferrya utzi eta pedalei eraginez Skye irlaren hego kostatik jarraitu nuen Isleornsay herrixkaraino. Bidean euria eta aizea gogor hasi ziren. Zorionez errepidean ez zen trafiko handiegirik.
Zati honetan kostaldeko herrixka txiki ugari, wiskie destileriak, gazteluak pasa nituen. Pena eguraldi txarra.
Isleornsay-en kostaldea utzi eta irla barrukaldera egiten du bideak. Bide nagusiaren ondoan bada bide estuago bat trafikorik gabe, lasai joan naiz bertatik. Pena euritsu eta lainotua egotea, bertatik zihur bait nago ikuspegi ederrak daudela gertuko mendietara. Estepa moduko paisaia lainotua izan zen niretzat, xarma berezia zuen bakardadean eta ixilune betean. 
 Broadford bitarteko tartea ederra izan zen eguraldi makurra izan arren.


Skye irla hegoaldeko gaztelu baten ondareak.

Eskoziar Wiskie famatuaren destilerietako bat.


Broadford herrian, blai eginda.
Atzekaldean Beinn Na Caillich mendia.

Bidaia guztietan izaten dira planifikatuaren gainean, inprobisatu edo aldaketak egin beharrak. Broadford-en etorri zen lehen erabaki garrantzitsua hartu beharra. Skye irlei uko egin edo ez??
Broadford-erainoko bidea ia trafikorik gabea izan bazen ere, Broadford-en Skye irletako errepide nagusian sartzea infernua izan zen. Skye irla Eskoziako toki turistikoenetakoa da, eta hori nabaritzen zen. Skye irlara sarrera nagusia den Kyle of Lochalsh-eko zubitik zetorren kotxe jasa izugarria zen. Trafiko izugarria ziztu bizian eta euri jasek errepidea oso harriskutsu egiten zuten.
Gasolindegi batean atsedenaldi eta pentsakeran egon ondoren, pena izugarriz Skye irla alde batera uztea erabaki nuen. Gero ere izango dugu Skye irlara joateko aukera zihur!!!
Beraz buelta erdi eman eta irlatik irteteko Kyle of Lochalsh-eko zubirako bidea hartu nuen. Zati honetan argi geratu zitzaidan erabaki zuzena hartu nuela. Eilean Donan Gaztelura joateko nuen asmoa ere alde batera utzi nuen, han ere trafikoa izugarria izango bait zen.
Azkenik Kyle of Lochalsh-etik Plockton-erako bidea hartu nuen, kostaldeko bide estu eta trafikorik gabea bera. 


Kyle of Lochalsh-eko faroa.

Kyle of Lochalsh-eko zubia.


Plockton-era bidean. Lehen midge-ak ezagutu nituen.

Eta Plockton-era bidean ezagutu nituen lehen aldiz, Eskozian hain ezagun eta fama txarrekoak diren Midge-ak. Apirila Iraila bitartekoa da gehien dagoen garaia. Nik ez nuen beraiekin arazo handirik izan baina, inoiz ez daude sobran repelente eta neurriak. Bizikletan martxan nindoan bitartetan ez nuen arazo handiegirik izaten, baina geldialdietan jasangaitzak ziren. Komeni da kanpaldiak ur ertzetatik hurrun egitean eta aize pixkat dagoen tokietan. Kanpinaren sare estua izatea, oso txikiak bait dira. Eta kanpinera goizo sartzea eta ondo ixtea. Iluntzea aldera azlatzen bait dira gehien.


Gaua Plockton Station Bunkhouse aterpetxean pasa nuen. Xumea,merkea eta erosoa. Logela literekin, bizikleta uzteko tokia, egongela, dutxa, sukaldea nahi duenak nahi duena prestatzekoa. Bertan bela ontzi txikekin kostaldea zeharkatzen zuten familia Ingeles batekin egin nuen topo. Beraiekin egin nituen janaldiak, beraiek prestatu zidaten hurrengo goiseko Scottish breakfast ederra.


EKAINAK  28, PLOCKTON - BEALACH NA BÁ mendi portua - APPLECROSS 60km 1100m

Egun ederra nuen aurretik. Eta bazirudien aurreko egunean baino eguraldi hobea izango nuela. Eskoziako mendate ederrenetakoa igo behar nuen, Bealach na Bá, Euskal Herriko mendate askorekin konparatuz motza baina bai maldatsua. 
Ingelesek egindako gosariarekin bapo jarri eta gero, Plockton herrixkara egin nituen lehen kilometroak.
Bertako portu txikian egon nintzen denbora pixkatean, bertatik neukan ikuspegi ederraz gozatzen.

Scottish breakfast. Horrela pedalei eragin daiteke!!!

Plockton Station Bunkhouse-ko sukalde konpartitua.


Plockton-go portutik ikuspegia.

Plockton herrixka. Eskoziako karibea deitzen diote, bertako palmondoak direla eta.




Brexit edo Europar Batasuna? Horrelako asko ikusten zen bidean.





Ardarroch herrixkatik Beinn Bhán eta Bealach na Bá mendietara ikuspegia. Haruntz noa!!!


Bealach na Bá mendatearen lehen maldetan.



Loch Kishorn behekaldean.








%20ko malda!!!



Bealach na Bá bailara.

Skye irla urrunera.

Bealach na Bá mendatean.

Bealach na Bá mendatietik Applecross-era jaitsiera.


Sky irlako mendiak.


Applecross-eko kanpinetik ikuspegia ilunabarrean.


EKAINAK  28, APPLECROSS - TORRIDON - KINLOCHEWE 70km 600m

Applecross herrixka.

Applecross eta atzekaldean Skye irlako mendiak.



Applecross bay.




Lehen Eskoziar behiak.



Loch Torridon eta Beinn Eighe National Natural Reservako mendiak atzealdean.












Eskoziar izokina bazkaltzeko.

Pastel ederra postrerako. Indarrak hartu beharra dago!!

Shieldaig.









Torridon eta Mullach an Rathain mendia.

Torridon viewpoint mendatean.

Atzealdean, Mullach an Rathain mendiarekin.




Torridon bailara sarrerako etxetxoa.




Torridon bailara. Ezkerraldean Sgúrr Dubh mendia.
 Eta eskuinaldean Stuc á Choire Dhuibh Bhig mendia.

Kinlochewe izan zen egun honetako azken helmuga. Iritsi orduko izugarrizko eurijasa hasi zuen. Kinlochewen-eko kanping-ean lo egiteko asmoa banuen ere,  Kinlochewen Hotel Bunkhousen hartu nuen lotarako tokia. Lehorrago egongo naiz bunkhosean. Nahiko lujosoa den Hotel honek Bunkhouse bat du alboko etxetxo batean. Aterpetxe xumea eta merkea, baina zerbitzu guztiak dituena. Bertan mendizale talde bat eta aita-seme basozainak aurkitu ditut. Beraiekin hizketalditxoa izan eta dutxa eder bat hartuta, hotelera joan naiz afaltzera. Dutxa eder bat hartu eta afaltzera joan naiz hotelera.

Kinlochewen Hotel Bunkhouse literak.

Kinlochewen Hotel Bunkhouse sukaldea.

Afaltzeko, Oreina saltsan pure partatarekin. Edateko zerbeza Eskoziar ederra.
Pena saltsarentzako ogia falta!!!


Afaritan txirrindulari talde alemaniar batekin egon nintzen. 30 bat lagun ziren, gehiengoa jubilatuak, gizon eta emakumeak, dena organizaturik North Coast 500 egiten ari ziren. Errepideko bizikletarekin eta bi furgoneta zituzten lagungarri, nekatu ezkero furgora igo eta kittto. Lujo guztiak bazituzten ere, bazuten beraien meritua. Hiru, lau zerbezatara gonbidatu ninduten hizketa eta parre artean, azkenik kontentu xamar juan nintzen ohera!!! Gustatuko litzaidake hauen edadean horrela ibiltzea!!!

EKAINAK  29,  KINLOCHEWE - ULLAPOOL 120km 1200m

Goizean jeiki, lehiotik begiratu eta eguraldia goibel eta euritsu zegoen. Bunkhousetik irten eta midge laino batek harrapatu ninduen. Korrika Kinlocheweneko gasolindegiko kafetegian sartu nintzen.
Nola ez!! Scottish breakfast!!! Azkenean hau izaten zen eguneko janaldi onena!!
Bidegurutze batean nengoen. Inverness aldera hartu edo Gairloch Ullapol aldera hartu. Eguraldi txarrak zalantzak jartzen zizkidan arren, azkenean nire bideari jarraitzea erabaki nuen. Ullapool aldera!!!!
Banekien etortzerako euritan ibili behar nuela ez?

Indarrak hartzeko gosari ederra.

Victoria falls.

Loch Maree.

Gairloch-tik gertu. Loch Bad an Sgalaig.

Gairloch-eko eliza eta hondartza.

Charlestown.


Gairloch-eko banku batean bazkari inprobisatua.

Eguna euritsu hasi bazuen ere, pixkanaka euria geratu zen eta urdin gune batzuetan ere goazatu ahal izan nuen. Loch Maree ondotik doan errepidean nahiko trafiko aurkitu nuen, baina jasangarria. Gairloch-en berriro ere itxasoarekin egin nuen topo.
Gairloch-en bazkari inprobisatua. Normalean herrixketako supermekatuetan zerbait erosi eta inguruko parke edo bankuren batean bazkaltzen nuen. Ez zen egia esan aukera handiegirik izatena. Cus-cus preparatuak, entsaladak, atun potea ogi artean... aukera  ez zen oso zabala.
Bankuak toki onak dira bazkaltzeko, beti azaltzen da asperturik pasian dabilen jubilaturen bat eta hizktalditxoren bat izateko aukera.






Poolewe herrixkan Ewe ibaia zeharkatzeko zubian.
 
Gairloch-etik Gruinard hondartza arteko bidea gorabehera kosntantea da, hondartza txiki eta itxasora ikuspegi zabalez betea. Bertan dago Poolewe, bigarren mundu gerrate puntu estratejiko eta garrantzitsua.

Ewe ibaia.

Tarta ederrak dauden kafetegi ugari dago bidean.




Bigarren gerrate mundialean garrantzi handiko toki estrategikoa izan zen Loch Ewe, zuen babesa eta kokapenagatik.

Oreinak Loch Ewe inguruetan.




Eskozian maldak ez dira Euskal Herrian bezain luzeak. Baina bai gogorrak.



Gruinard beach.

Beinn Ghobhlach mendiaren atzealdean zegoen Ullapool. Nik uste baino urrutiago!!

Gruinard hondartzatik aurrera bidea gogortu egin zen.


Gruinard hondartzatik Ullapool arteko zatia gogorra izan zen. Ullapool-era iristeko gogoek azken argi orduetaraino pedalei eraginarazi zidaten. Eta Ullapool aurretiko azken portua uste baina luzeagoa eta gogorragoa izan zen. Hanketan kilometroak nabaritzen nituen. Ordu garai horretan, baita ere, hasi ziren midgeak eta ezpak, eta egurra eman zidaten. Eta juxtu portuaren gainean nengoenean izugarrizko ekaitza sartu zuen, tximistak eta eurijasak. Portutik Ullapool arteko 30km inguruak, ekaitz azpian eta Ullapoolera zioazen kamioien artean egin nituen. Dudarik gabe bidaiko zatirik txarrena izan zen.
Ullapoolera iritsi eta bertako Young Hostel-ean, ohen goxo batean lo egingo banuen ere, ez zegoen inon lotarako tokirik. Azkenen Ullapool-eko kanpinean montatu behar izan nuen kanpina eurijasaren azpian.
Jamon de York bokadillo improvisatu bat jan eta lotara.

Ullapool.

Ullapool Eskoziako toki ederrenetakoa dela badiote ere. 
Nere kasuan ez zen batere ederra izan.

Egun gogor baten ondoreneko afaria.

EKAINAK  30,  ULLAPOOL - INVERNESS (Autobusez ).
   INVERNESS - CULLODEN BATTLE FIELD - INVERNESS

Goizean jeiki eta euria hari zuen. Ullapool-etik Inverness-erako bidea autobusez egitea erabaki nuen, eguraldi txarra eta trafiko dexenteko zatia zela kontuan izanda.
Autobuseko txoferra primeran portatu zen eta laister nintzen Inverness-en.
Inverness-era iritsi eta Inverness Young Hostel-en hartu nuen ostatu.
Trasteak bertan utzi eta bizikleta arin, Culloden Battlefield ezagutzera joan nintzen. Cullodenenko zelaiak Eskoziaren independentziaren azke guduaren lekuko izan ziren 1746-ko apirilaren 16an.
Eskoziako Clanek zeregin gutxi izan zuten . Jacobitar Clan gudalosteak Charles Edward Stuart agindupean oso nekatuak eta janari faltan zeuden, aldiz Britaniar gobernuaren gudalosteak fresko eta ongi janedanak. Clanen estrategia gauez Britaniarrak lotan zeuden bitartean erasotzea bazen ere, gudatokira egunez iritsi ziren. Clan ugarik erretiratzearen apostua egiten bazuten ere, Edward printzeak gatazkarako agindua eman zuen. Gudari kopurua, nekea, gosea, armamentua, guda tokia zingira bat izatea eta estrategiak zer esan izugarria izan zuen. Gudak ordubete inguru soilik iraun zuen eta Eskoziar Clanek ihes egin behar izan zuten.
Hemendik aurrera Eskoziar Clanen amaiera izan zen. Jarraituak eta beraien ondasun, lege guztiak galdu zituzten. Eta independentziarako aukerak amaitu ziren gaur egun arte.
Charles Edward Stuart printzeak Skie irlan barrena ihes egin omen zuen emakumez mozorrotua.
 

Culloden zelaian barrena Clan-en omenez armarriak daude beraien omenez.





Bandera gorriek Britaniar gudalosteen gudu marra adierazten dute eta urdinek Jacobitarrena.
Zer esan izugarria izan zuen gatazkan, bi guda marrak guztik paraleloan ez izateak. 
Lehen Jacobitarrak erretiran bait ziren, azkenak Britaniarrengana iritsi baino lehen.



Culloden gudu zelaitik gertu dago baita ere Clava Cairns.
Clava Cairns Brontze Aroko hilerri multzo handi bat da, gutxi gora behera orain dela 4000 urtekoa.





Inverness-en nere mugikorrak nahikoa zela esan zuen. Mugikorra apurtu zitzaidan, teknologiaren dependentziaren irudi izan zen. Egunero familiarekin hitzegitetik, zeharo inkomunikatua egotera pasa nintzen. Gezurra badirudi ere inon ezin izan nuen aurkitu ordenagailu edo telefono finkorik ( nonbait denok gure mugikorrak ditugunez ez ditugu behar ). Azkenean Suizako gazte batzuk utzi zidaten mugikorra etxera deitu eta ongi nengoela esateko. Eskerrikasko!!!
Hemendik aurrerako bidaia paperezko mapen bidez egin nuen, garai zaharretan moduan. Eta egia esan gustora hartu nuen.

EKAINAK  31,  INVERNESS - FORT AUGUST - FORT WILLIAM 105Km 800m

Caledonian Way 78


Loch Ness



Ez nuen Ness lakuko monstruorik ikusi nik behintzat!!!


Eguneko bazkaria.

Eguneko portuko lehen maldak.



Shuide portuan.

Fort August-era beheruntz.

Fort August.

Ardiak, ahateak eta Ness lakua.

Fort Augusteko kanaleko presak eta Ness lakuko monstruoaren monumentua.