2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

LOIRA BIZIKLETAZ familian ( 2015-eko Udara )

Ez genekien nola moldatuko ginen baina 2015eko udan, gure lehen bizikleta bidaia familian egiteko gogoa genuen.Udaberrian Archachongo badiari bira egiten hiru egunetako ibilaldi bat egina genuen eta oso gustora ibili ginen. Beraz animatuak geunden!!
Toki asko genituen gustokoak Danubio, Holanda, Dinamarka, Landak, Kanal de Midi...Denak ikusten genituen interesgarri, baina gure lehen bidaia izanik gehiegi ez konplikatzea erabaki genuen.
 Azkenik LOIRA aukeratu genuen.
Gure asmoa bi astetan Orleans-Angers satia egitea bazen ere, osasun arazotxo batzu eta eguraldi aldaketak erdi bidean utzi gintuen. Baina gustora!! Horrela badugu berriz itzultzeko aitzakia!!
Eginiko bidea Beaugency - Tours izan zen, 150km inguru, 7 egunetan. Erritmoa beti ere Maddiri egokituaz.

ZERGAITIK PARTEKATU GURE OPORRAK?

Askotan dudak dituzu gure oporrak bezalako gauza intimo bat partekatu edo ez. Baina azkenean partekatzea hobe dela konturatzen zara. Bidaitxo hau prestatzeko orduan informazio ugari aurkitu nuen, baina ez nuen aurkitu familia bidaia egin zuen inoren adibiderik. Esparru honetan banituen nere dudak: Etapen antolaketa, kilometro kopurua, zein norabidetan egin...Umerik gabe bidaiatu izan dudanean inprobisazioa nagusi izaten da, baina oraingoan lotuago nahi nuen eraman dena. Zentzu honetan erreferenteren bat bilatzen saiatu nintzen interneten eta ez nuen gauza askorik aurkitu. Espero dut gure kontaketa hau norbaiti lagungarri izatea eta berarekin nik izan ez nuen erreferentzi hori izatea. Inork dudaren bat balu idatzi lasai mikiribar@gmail.com helbidera eta saiatuko gara laguntzen. Bidaia on !!

beaugency tours

ZERGAITIK LOIRA?

Hasteko egokia iruditu zitzaigun:
-Gertutasunak zer esan handia izan zuela uste dugu. Furgonetarekin joan ginen Beaugency-taino ( 4-5 ordu inguru ). Egazkina ekidin nahi genuen, bai bizikleten garraioagatik eta bai prezioagatik. Bestalde furgoneta gertu izateak segurtasun moduko bat ematen zigun.
-Loirako ibilbide ia guztian trena paraleloan doa. Horrek ere segurtasun izugarria ematen du. Eguraldi txarra, edo ezbeharren bat izan ezkero. Laister izango ginen berriz furgonetan . Gure kasuan adibidez ezbehar txiki bat izan genuen bidaian, Tours-etik Beaugency-ra segituan itzuli ginen trenez.
-Trenak bizikletarekin bidaiatzeko oso prestatuak daude.
-Bidean kanping ugari gado, warmshowers zale dexente ere bai. Kamping munizipalak oso merkeak dira eta oso ondo daude.
-Bideak oso egokiak dira,zati gehienak trafikorik gabe dira eta trafikoa dagoenean ia baterez. Zorua ere oso ondo dago gu ibili ginen zatian behintzat. Ez genuen aldaparik nahi. Eta Loira bere ia osotasunean laua da. Seinalizazioa ere oso ona da.
-Baina batez ere, erakarri gintuena Loira beraren edertasuna eta Gazteluen mundua izan zen. Maddirenkin gure dudak bagenituen arren, oso gustora ibili zen gaztelu eta dragoi kondaira artean.
-Interneten dagoen informazioa oso oparoa da:

http://www.cycling-loire.com/

http://en.francevelotourisme.com/base-1/itineraires/la-loire-a-velo

http://www.valle-del-loira.com/

Loira eta gazteluak bizikletaz gidaliburua

BEAUGENCY-raino BIDAIA

Gure lehen asmoa Orleans-era iristea zen. Baina opor garaia izatean, errepidean auto ilara bortitzak aurkitu genituen. Beraz bidaia 3 ordu gehiago luzatu zen. Maddirentzat gehiegi izango zela pentsatuta, restop batean pasa genuen gaua. Hurrengo egunean, goizean goizo jeiki eta bizikleta bidaia Orleans-tik hasi beharrean Beaugency-tik hastea erabaki genuen. Beaugency-tik hastea ondo erabaki genuela pentsatzen dut, autoarekin hiri handi batera sartzeko beharrik ez bait genuen izan eta Beaugency bertan ibai ondoan doako aparkaleko ederra bait dago. Bestalde Beaugency bertan tren geltokia dago.
Horrela bada Beaugencytik hasi genuen bizikleta bidaia!!


1º EGUNA: BEAUGENCY - MUIDES SUR LOIRE  16km

Goizean Beaugency-ko kale artean ibili ginen pasian. Herrixka polita da, bere kalexka, gaztelu dorre eta zubi ederrarekin. Bazkal ondoren nik bizikletak eta trastea prestatzen nituen bitartean, ibai ondoan zeuden ohe elastiko eta puzgarrietan gozatu ederra hartu zuen Maddik. Parke ederra dute jarria herri honetan eta gainera den doan udako egun guztietan!!
Ondoren pedalei ematera!!!Ez genituen kilometro asko egin jada arratsaldea bait zen. Ia bide guztia bide berdetik egin genuen Loira ibai ondotik.
Bidea zati batzuetan `` La Levées ´´ deituriko dikeen gainetik doa. Dike hauek Loira ibai guztian zehar daude eta XI. mendetik XVI.mende bitartean eraiki ziren Loiraren uholdeak sahiesteko.


DSCN3978
Beaugency-ko kaleetan barna paseotxoa.

DSCN3980
Beaugency-ko gazteluaren ondareak.

DSCN3983
Irteteko prestaketan, traste pilo ederra!!

DSCN3986
Maddi eta Cris jolastokian. Atzekaldeam Beaugency-ko zubia.

DSCN3991
Irteerako argazkia.

DSCN3993
Saint-Laurent des Eaux zentral nuklearra.Dena ez da polita bidean.

DSCN3996
Muides Sur Loireko kanpinean lehen gaua. Afaritarako prest!!

DSCN4000
Eta lotarako prest!!

-Zer ikusi, zer egin eta non lo egin Beaugency / Muides Sur Loire tartean:

-BEAUGENCY:
Erdi  Aroko herrixka ongi kontserbatua.Bertako zubi ederretik ederki ikus daitezke XI.mendeko dorrearen ondareak eta St-Firmin eliza erromanikoa.Ibai ondoan uda garaian hondartza izaten da jolastoki eta guzti.Tren geltokia du.Bertan Val de Flux kanping municipala dago.

-MUIDES SUR LOIRE: 
Herrixka txiki eta lasaia.Bertan supermerkatu eta restauranteren bat ere badugu.Zibi ondoan parketxo bat du eta Loira ertzean nbainu bat hartu daiteke.
Bertan pasa genuen gure lehen gaua lotan Belle Vue Camping municipalean.Ez du pistinarik eta oso simplea da. Oso ondo dago eta merkea da.

Ibilbidea:

1 etapa




2º EGUNA: MUIDES SUR LOIRE - BLOIS 32km

Goizo jeiki gosaldu, kampina eta trasteak bildu, eta barraskiloen modura martxan jarri ginen. Eguraldi zoragarria genuen, agian pittin bat bero. Eta gaurko egunean Loirako gaztelu ederrenetako bat ikusiko genuen Chanbord!!!
Egun osoa genuen aurretik, 25km inguru egiteko.Asmoa, eguerdirako Chambortera iritsi, bertan lasai ibili eta ondoren Blois-erainoko bidea egitea zen. Dena primeran irten zen eta primeran pasa genuen. Chambord gaztelua harrigarria da eta bidea ere polita izan zen. Blois-eko OnlyCamp Val de Blois kampinean akanpatu genuen.Maddik kanpineko pusgarrietan gozatu ederra hartu zuen. Gertu du pistina municipala eta primeran ibili ginen bertan prexkatzen.Gaualdera alboko autokarabanan zeuden Australiano jubilatu bikotearekin egon ginen hizketan. Zerbeza Australiarra eta dena edan genuen!!Eskerrikasko!!

DSCN4016
Goizean goiz Muides Sur Loireko kanpinetik irteera. Eguraldi ederra dugu.

DSCN4018
Cris atzean Muides Sur Loireko zubia duela.

DSCN4027
Chambord gazteluko sarreran.

DSCN4034
Zuhaitz arteko pasillotik ederra ikusten da gaztelua.

DSCN4036

DSCN4037

DSCN4041
Familia osoa Chambord-eko jardinetan.

DSCN4056
Salto Maddi salto!!

DSCN4059
Chambord gaztelua bere inguruko kanaletik ikusia.

Copia de DSCN4062

DSCN4066

DSCN4067
Huisseau Sur Cosson herrixkan. Cosson ibaia zeharkatzen duen zubia pasa ondoren.

101_0009
Maddi gustora Blois-eko kanpineko puzgarrietan.

101_0011
Hirurok Blois-eko kanpin sarreran.



Zer ikusi, zer egin eta non lo egin Muides Sur Loire eta Blois artea

-SAINT DYE SUR LOIRE:
Erdi Aroko herrixka polita. Beren garaian Chambord gaztelua eraikitzeko unean garrantzi izaugarria izan zuena. Bertara ekatzen bait ziren ontziz bertarako materiale asko.Bertako portua garrantzitsua izan zen. Bertan bada exposizio bat, non ibaian ibiltzen zituzten ontziak ikus daitezke, doakoa gainera.

-CHAMBORD GAZTELUA:
Chambord eraikin errenazentisten prototipoa da, argitsua eta alaia.Bere tamaina ikaragarria den arren, Francisco I-ren ehizeko etxea soilik zen. Bitxiak dira bertako elize erako eskailerak, Leonardo da Vincik diseinatuak omen dira. Paseo eder bat eman beharra dago mola ez, bertako terraza, lorategi, ur estanke eta basoetatik. Ordutegiak begiratu ezkero espektakuluak ere badira. Nahi eta nahiez ikusi beharrekoa.

-BLOIS:
Egun honetan ez ginen Blois hiriraino iritsi. Bertaik gertu zegien OnlyCamp Val de Blois kanpinean egin genuen lo. Bertatik oso gertu dago pistina municipala.

Ibilbidea:

2 etapa



3.EGUNA: BLOIS - CANDE SUR BEUVRON   24km

Goizean jeiki, dena bildu eta Bloiserako bidea hartu genuen, gertu zegoen. Laister iritsi ginen, ibaitin Bloisen ikuspegia ederra zen. Hiritik bizikletaz buelta bat eman ostean, Bloiseko gaztelu aurreko plazan egin dugu egonaldia. Bertan Maddik ederki pasa du lehioetatik irteten diren dragoi mekaniko eta, hara eta hona dabiltzan zaldiekin.Bazkarik mokatua egin dugu bertatik ditugun bistez gozatuz. Ez dugu presarik lasai egon gara.
Berriz ere bizikletak hartu ditugu eta bidean jarraitu dugu. Bidean lasai joan gara, gozatuz. Eguneko bizikleta ibilaldia Cande Sur Beuvron-en dagoen Le Grande Tortue kanpinean bukatu dugu. Inguruan den kanpin onenetako bat da hau. Bertako pistinan gozatu ederra hartu dugu denok, toboganak ere baditu. Maddi gustora ibili da bertako puzgarri, ohe elastiko eta parkean. Bertako pizzerian eskatu genuen pizza eta denda ondoan jan. Ondoren espekatkuloa zegoen, humore eta magia saioa.Bolondres bezala oltzara irten behar izan genuen .A zer parreak!!!
Gauean euria eta tximistak aritu zituen, baina ez askorik.


DSCN4075
Blois-en lehen ikuspegia.

DSCN4078

101_0016

DSCN4082
Blois-eko zubia.

DSCN4087
Blois-eko kaleetan. Egurrez eginiko etxe ederrak.

DSCN4089
Etxeko bi printzesak Blois-eko Royal gaztelu aurrean posatzen.

101_0020
Maddi gazteluko zaldien lagun egin zen.

DSCN4093
Gaztelu inguruetatik ikuspegiak.

DSCN4112
Berriz ere kanping-eko pistina, puzgarri eta ohe elastikoetan gozatualdia.

101_0024
Afaltzeko ``Pizza´´!!!

1438718473275

1438718477669

Zer ikusi, zer egin eta non lo egin Blois eta Cande Sur Beuvron artean?

-BLOIS:
Hiria bi menditxotan banatzen da alde batera katedrala dugu eta bestaldean gaztelua. Hiria ongi ikusi nahi bada komenigarria da bizikleta behekaldean aparkatzea eta oinez ibiltzea.Bloiseko Gaztelu Erreala da punturik interesgarriena. Bere aurrean kokatzen den Magiaren Etxeak ere interesgarria dirudi, bertako lehioetatik irteten dira dragoi mekanikoak.Ederrak dira baita ere Puits-Chatel kalean dauden egurrezko bigeaz eginiko etxeak. Badira baita ere hirian intersgune gehiago.
Aurreko egunean OnlyCamp Val de Blois kanpinean egin genuen lo. Pistina munizipala du alboan.

-CANDE SUR BEUVRON:
Herrixka polita eta aldapatsua bi ibairen artean kokatua Cosson eta Beuvron.
Bertan aurkitzen da inguruetan ederkien ekipaturik dagoen kanpina, bertan egin genuen lo.: Le Grande Tortue .Pistina estalia eta irekia toboganekin, puzgariak, ohe elastikoak, jolas parkea, ludoteka,supermerkatua, pizzeria, taberna, gaueko show-ak...

Ibilbidea:

3 etapa





4. EGUNA: CANDE SUR BEUVRON - AMBOISE  40km

Egun hau luzeena eta gogorrenetakoa izan zen. Hori bai ederrenetakoa ere bai. Egunero bezala kanpinak eta trasteak bildu genituen. Eta nola ez egunero bezala azkenak izan ginen irteten, baina ez zen presarik. Maddik kanpinari despedida egiteko asmoz ohe elastiko eta puzgarrietan hasi zuen eguna.
Eguraldi ederra genuen gauen euri eta tximixta batzu izan baziren ere. Lehen geldialdia Chaumont Sur Loiren genuen. Bertan erosketa batzu egin eta bertako Gaztelu ederra ikusi nahi genuen.Gaztelu inguruak ere benetan ederrak dira eta bertatik Loira ibaira dauden ikuspegiak ederrak dira. Ikusgarriak dira berta dauden parke eta jardin botanikoak,  monumentuak eta zaldientzako zalditegiak. Txikitxoek ederki pasako dute bertan. Eguerdia eta bazkalordua bertako parkeetan ibili ondoren, berriro ekin genion bideari.
Amboiserako bidean lehen aldapatxoak aurkitu genituen baina ez beste munduko ezer. Bidea zati honetan ibaitik hurruntzen da eta eguzkilorez beteak dauden soro arteetako bidexketatik doa. Gozamena hutsa!!
Amboiseko sarrera ere ederra da, herria gaikaldetik ikusten den begiratoki batera iristen bait zara. Beste hiri eder bat hau ere, bada berta zer ikusia.
Amboisera iristean merkatu bat aurkitu genuen, herria tope zegoen jendez. Gure txarrerako bidaiko lehen arazoa suertatu zitzaigun, Amboise guztian ez zegoen lotarako tokirik. Ez kanpinean, ez albergeetan eta ez herriko edozein hotel edo pentsiotan ere. Genuen aukera bakarra, Amboise kanpoaldean ( 7 km ingurura ) zegoen hotel bat zen, garesti antzera gainera. Baina zer erremedio!!
Merkatuan afari moko ederra egin eta gero, hotelerako bidea hartu genuen. Bidaia osoko aldaparik gogorrena izan genuen hoteleraino, pufff!!! Baina iritsi ginen. Eta egia esan bidean ikuspegi ederrak izan genituen zeruan egan zebiltzan globoak zirela eta. Maddi gustora zioan gurditxoan beraiei begira.
Esan beharra dago hotela garesti xamarra bazen ere, ondo gustora hartu genituela bertako dutxa, maindire zuria garbiak eta komodidadeak jajajaja!!!

DSCN4113
Cande Sur Beuvron eta Chaumont Sur Loire artean.

DSCN4114

DSCN4117
Chaumont Sur Loiren, ibai ertzean. Atzekaldean herrixka eta goikaldean gaztelua.

DSCN4122
Noizean behin enkargutxo batzu egin behar dira!!

DSCN4130
Gazteluko beguratokian. Atzealdean Loira ibaia.

DSCN4140
Chaumont Sur Loireko gaztelu ederra.

DSCN4152
Gaztelua eta bertara sartzeko zubia.

DSCN4158
Bertako jardinetan badago zer ikusia...era guztietako zuhaitz eta landareak...

DSCN4166
Igelak...

DSCN4167
Arrainak...

DSCN4182
Arte lanak.

DSCN4184

DSCN4185

DSCN4186

DSCN4192
Chaumont Sur Loire utzi eta Amboisera bidean.

DSCN4193

DSCN4204
Maddi lo gurditxoan. Atzekaldean eguzkilore soroa.

DSCN4207
Bidean ez dugu aurkitzen ia kotxerik.

DSCN4211
Amboisera eltzean festa dago. Bertako merkatuan afaldu dugu saltxitxa moduko zerbait. Ez dakigu nola izena duen baina goxoa zegoen.

101_0044
Maddi eta ni, Amboiseko gazteluaren harresipean.

DSCN4217
Amboisera iristean kanping-ean ez dago tokirik. Amboiseko kanpokaldeko restop batetako hotelera joan behar izan dugu gaua pasatzera. Herriko hotel guztiak beterik zeuden.

DSCN4219
Ez zaigu gaziki etorri maindire goxo artean lo egitea. Gustora hartu dugu.

-Zer ikusi, zer egin eta non lo egin Cande Sur Beuvron eta Amboise artean?

-CHAUMONT SUR LOIRE:
http://www.chaumontsurloire.fr/
Herrixka ederra da. Ibai ondoan merendero ederrak ditu. Baina herrixka honetako erakargarritasun handiena bertako gaztelua eta bere lorategiak dira.Chaumont Sur Loire gaztelua. Ikusgarriak dira berta dauden parke eta jardin botanikoak,  monumentuak eta zaldientzako zalditegiak. Txikitxoek ederki pasako dute bertan.Urtero Lorategigintzako festabale internazional bat ospatzen da bertan, urtero herrialde bakoitza bere lorategi tipikoa egiten du gai baten inguruan.
Bertan bada lotarako kanpin bat: http://www.camping-chaumont-sur-loire.com/index.php

-MOSNES:
Bertan lotarako kanpin bat bada: http://www.camping-la-poterie-37.com/en

-AMBOISE:
http://www.amboise-valdeloire.co.uk/discover/label-vignobles-et-decouvertes
Amboise toki ederra da benetan. Oso egokia arnasaldi eta egun lasai bat hartzeko.Bertako alde zaharra oso animatua da, bertan taberna, jatetxe eta denda ugari dago. Amboiseko Gaztelu Erreal ederra mendixka baten gainean aurkitzen da, bere zati handi bat autsia izan bazen ere, bere handitasuna ederra da. Errege ugarik errezatutako bertako kapillan omen dago Leonado da Vinci-ren hilobia. Amboisen hila 1519an.
Clos Lucé palazioan bizi izandu zen Leonardo de Vinci.Clos Lucé Palazioan berari eskeinitako museoa duzue.
Guk Amboiseko irlan aurkitzen den L´Ile d´ Or kampinean egin genuen lo.

Ibilbidea:

4 etapa





5. EGUNA: AMBOISE-n egunpasa.

Familian hitzegin genuen eta eguna Amboisen lasai pasatzea erabaki genuen. Herri polita iruditzen zitzaigun eguna lasai pasatzeko.
Bertako L´Ile d´Or kanpinean egin genuen kanpamentu basea. Erabaki ona hartu genuen, pittin bat deskantsatu eta herriak pena merezi du. Dena ez zen bizikleta izango ez?
Amboiseko kale ederretan barna ibili ginen bueltaka eta arratsaldean Amboiseko Gaztelua Erreala ikustera joan ginen.Benetan ederra da.
Ondoren kanpinera iztuli eta lasai egon , dutxatu eta afalduta ohera joan ginen.

DSCN4220
Hurrengo egunean bazegoen tokia Amboiseko kanping-ean. 
Amboisen egun pasan geratzea erabaki dugu.

DSCN4238
Maddi nahiko pattal dabilkigu. Lo seko geratu da.

DSCN4242

DSCN4244

DSCN4245
Amboiseko kaleak.

DSCN4248
Amboiseko gaztelurako sarrera.

DSCN4251
Garaiko jantzi eleganteez jantzita.

DSCN4253
Lasai mokadutxo bat egiten.

DSCN4260
Gazteluko atariko zuhaitzpean.

DSCN4266


DSCN4279
Maddi eta ni gazteluko lorategietan.

DSCN4286
Gazteluko harresietatik herriaren ikuspegia.

DSCN4290

DSCN4291

DSCN4306
Aurkitu genuen gazteluko dragoia!!!

DSCN4307

DSCN4320
Loira ibaia.

DSCN4321

anboise pano
Amboiseko gaztelua eta Loira ibaia.

DSCN4326
Gazteluko banderak.

DSCN4327

DSCN4329

DSCN4334
Leonardo Da Vinci-ren Eguzki sistemaren errepresentazioa.

DSCN4335
Gazteluko lorategiak.

DSCN4336
Alde zaharreko etxeak.

DSCN4338
Harresitik ikuspegia.


-Zer ikusi, zer egin eta non lo egin Amboise-n?

-AMBOISE:
Amboise toki ederra da benetan. Oso egokia arnasaldi eta egun lasai bat hartzeko.Bertako alde zaharra oso animatua da, bertan taberna, jatetxe eta denda ugari dago. Amboiseko Gaztelu Erreal ederra mendixka baten gainean aurkitzen da, bere zati handi bat autsia izan bazen ere, bere handitasuna ederra da. Errege ugarik errezatutako bertako kapillan omen dago Leonado da Vinci-ren hilobia. Amboisen hila 1519an.
Clos Lucé palazioan bizi izandu zen Leonardo de Vinci.Clos Lucé Palazioan berari eskeinitako museoa duzue.
Guk Amboiseko irlan aurkitzen den L´Ile d´ Or kampinean egin genuen lo.

6.EGUNA: AMBOISE - TOURS 42km

Eguna berriz ere eguzkitsu hasi da. Gure asmoa hasiera batean Chenonceaux gaztelurako bariantetik joatea bazen ere, azkenik zuzenea Tours-era joatea erabaki genuen. Mahasti eta ardoaren lurraldean sartu ginen, bide hertzak mahastiz beteta zeudan. Bidean da baita ere Amboiseko Aquarium-a, zihur handien eta txikitxoen gozagai .Xarma berezia zuen kolumpio bat ere aurkitu genuen, mahasti artean zuhaitz eder batetik zintzilik.
Tours-era iristean Maddi eta Cris ez ziren oso ongi aurkitzen. Meteorogia begiratuta hurrengo egunetarako euria zegoen emana. Pena handiz baina bizikleta bidaia bertan behera uztea erabaki genuen. Beraz gaua Tours inguruko kanping batean pasa genuen hurrengo egunean trena hartu eta Beaugency-ra itzultzeko.

DSCN4349

DSCN4353
Amboisetik Tours-era bidean mahastiak nagusi.

DSCN4354

DSCN4357
A zer sorpresa!! Bide erdiko zuhaitz batean kolunpioa aurkitu genuen!!

DSCN4364


DSCN4376
Tours-eko Jean Jaures plaza.

DSCN4377
Kanping-era bidean animaliei begira egon gara parke batean.

Zer egin, zer ikusi eta non lo egin Amboise ta Tours artean?

-AMBOISEKO AQUARIUM-a:

-TOURS: 
Tours-en ez da gazteluri eta palaziorik. Baina bai bigarren gerrate mundialean, osorik geratu zen alde zahar eder bat. Bertan egurrez eginiko etxeen fatxada politak ikus daitezke. Alde zaharrean beti dago giro animatua.
Guk lo Onlycamp Tours Val de Loire La Confluence kamping-ean egin genuen lo.

Ibilbidea:

5 etapa





7. EGUNA: TOURS - BEAUGENCY TRENEZ

Gauean euria egin zuen eta goizean ere xirimiria genuen. Ez genuen bide luzea tren geltokiraino, baina atertu zain egon gara. Atertu zuenean martxan jarri ginen. Tren geltokira joan ginen lehenik Beagency-ra itzultzeko tiketak erostera. Behin tiketak erosita denbora pittin bat genuen, eta geltoki inguruko dendetan ibili gara bueltaka. Maddik gozatu ederra hartu du aurkitu dugun tiovivoan. Trenean bazkaltzeko zerbait ere erosi dugu.
Esan beharra dugu tren zerbitzua bizikletan bidaiatzeko primeran prestatua dagoela. Jendea ere beti laguntzeko prest aurkitu genuen. Gustoa ematen du horrelako erraztazunekin trenean bidaiatzeak. Hemen badugu zer ikasia.
Bizikleta garraiatzeko eta berarekin bidaiatu ahal izateko informazioa

Treneko bidaia oso azkarra izan zen. Harriturik geratu ginen astebeteko bizikleta bidea zein azkar egin genuen trenez bueltan. Behin Beaugency-n Maddik bere azken jolasaldia egin zuen Beugency-ko parkean eta nik agur esan nion Loirarik bertan bainu eder bat hartuaz.

ZIHUR BERRIZ ITZULIKO GARELA!!!


DSCN4378
Tours-eko tren geltokian.

DSCN4380
Maddi gozatu ederra hartu zuen!!

DSCN4392


DSCN4396
Tours-etik Beaugency-ra zioan trena primeran zegoen prestatua bizikletarekin bidaiatzeko.
Jendea beti laguntzeko prest.

DSCN4398

DSCN4400
Beaugency-n berriro. Maddi lo seko.

DSCN4401

DSCN4410

DSCN4415
Loira agurtzeko bertan azken bainua. Zihur berriz ere ikusiko garela.

Ibilbidea:

6 etapa


Powered by Wikiloc


LOIRA-tik PUY DU FOU PARKE TEMATIKO-ra

Oraindik bagenituen opor egun batzu aurretik eta etxerako bidean PUY DU FOU parke tematikoan geratu ginen hiru egunetarako. Guztiz maiteminduta geratu ginen parkearekin eta guztiz gomendatzen dizuegu. Oso egokia txikitxoenetatik hasita jubilatuetaraino.

DSCN4490
Nere bi printzesak ederki pasa zuten!!

DSCN4473


DSCN4471
Erdi Aroko zaldunen espektakuloak zur eta lur utzi gintuen.

DSCN4467

DSCN4466
Maddik hau bakarrik behar zuen gaztelu, zaldun, printzesa eta dragoien munduan murgiltzeko.

DSCN4432
Erromako gladiadoreen koliseora sartzeko prest!!

DSCN4449
Gurdi lasterketak, lehoiak, tigreak, gladiadoreak...

DSCN4450

DSCN4456
Koliseoa benetan ikaragarria!!

DSCN4439
Gustora hartzen dira horrelako besarkadak!!

DSCN4460
Vikingoen gunean.

101_0067

101_0065
Erdi Aroko herrixka ederra.

DSCN4493


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina