2016(e)ko urtarrila 9, larunbata

KUKUARRI Bentatik ( 2016-ko Urtarrilak 9 )

Eguraldi txarra espero bagenuen ere, jaiki garenea eguraldi oso ona aurkitu dugu leihotik begiratzean.
Hurrutira joan gabe goiz bueltatxo bat egitea erabaki dugu. Gure herriko gailurrera joate erabaki dugu, Kukuarrira.
Kotxean igo gara Igeldora daraman bidetik, Kukuarrirako bidegurutzeraino. Hemen aparkatu dugu kotxea.
Bidegurutzetik tontorrerainoko bidea pistatik da, Maddi primeran joan da ttipi ttapa oinez. Tontorreko gurutzean denboratxo bat egin dugu ikuspegi ederrez gozatuz.
Kotxerako itzulia Iparraldeko isurialdetik egin dugu. Bide gehiena pinu artean da, zirrikituetatik itxaso zabalera ikuspegiekin.
Txikitxoekin familian egiteko ibilaldi ezin hobea.



DSCN5120
Getaria aldera ikuspegi ederra.

IMG_20160109_113310
Orio inguruko ibilaldien mapa.

DSCN5121
Belaontziek haizea lagun zuten.

DSCN5122
Ttipi ttapa gure Maddi tontorreraino oinez joan zitzaigun!! Txapelduna!!

DSCN5123
Gurutzetik gertu ikuspegi ederrak genituen.

IMG_20160109_120257
Aita eta alaba gustora tontorrean.

DSCN5130
Alaba eta ama gurutzean.

DSCN5125

IMG-20160109-WA0006
Iparraldeko bidetik kotxera bueltako bidean.

IMG-20160109-WA0005

IMG_20160109_124218


Muniota eta Benta artean Kukuarrira daraman bidegurutzean aparkatu digu kotxea. Bidegurutzetik Kukuarri tontorrerainoko bidea pistatik egiten da.
Jetsiera iparraldeko isualditik egin genuen, itxasalderko ikuspegiekin. Pixkanaka pixkanaka Donostia alderako zentzuan etorri gara bueltan kotxera.
Ibilbide oso egokia txikitxoekin egiteko. Ez du desnibel handirik eta zailtasunik ere ez.
Ikuspegiak ere ederrak dira.




1 iruzkin:

  1. Aupa Laukote! Ze mendi polita kukuarri, amets gazteak indartzen doazen bitartean makina une eder eskeintzen dizkigu eta gustorazko begiratu diot argazkietan ere gure mendi ederrari. Baita gure getariako arratoiari ere. Ederra Benetan. Mikel arrazoya emateit, mundun etzaiak iruitzen toki ederragoik topatukoitenik!

    Hi, kontu bat! 19an Galiziara giaztik Delso ta biok, Gregoriori bisitan eta bueltakon pikosetan tontorren batera igo nahiko genikek. Gandorren batetik edo komentatzen zian Delsok. Nik Pikos de Europan berri gutxi zakik, Peña viejan izan nauk soilik fuente de-tik eta beste ibilalditxo bat inguru hoyetan, hire han izango itzan seguraski gukin. Galisiatik gertuen dauden mendiak ezagutzea uake onena bidaiak han kokatzen ziguk eta. Zerbait gomendatze baiak eskertukoit!

    Ondo izan!

    Iboni

    ErantzunEzabatu