2015(e)ko otsaila 22, igandea

XORROXIN URJAUZIA ( Baztan )( 2015-eko Otsailak 21-22 )



Eguraldi kaxkarra izan dela eta kosta zaigu Bizibidaiakekoek proposatutako asteburupasa hau egitea. Baina azkenean eguraldi kaxkarrari aurre eginez ederki pasa dugu!!Talde politta bildu gara: Bizibidaia, Irico, Arri_z, Pepegotera eta gu Maxuxtak.
Larunbatean Bertizko Parkea ikusteko asmoa genuen. Baina euriak ez zigun aukera handiegirik eman eta bazkarimokoa eta bueltaxka txiki bat egitearekin konformatu behar izan genuen. Txikitxoek hala ere primeran pasa zuten errekatxoetan hostoek egindako presatxoak austen eta hosto lasterketak egiten.
Arratsaldean berriz antzerki, mozorro, marrazketa eta jolas saioa izan genuen Lekarozko aterpetxean.
Igandean eguraldian aukera txiki bat eman zigun Xorroxin urjauzira txango txiki bat egitera joateko. Toki ederra da benetan. Baztan aldeko herrixka txikiek badute xarma berezi bat. Gorostopalotik Xorroxinerako bidexka adokinatua eta harrespilez eginiko hesiez inguratua ederra da guztiz. Lan ederrak hartu ditu norbaitek hesi horiek egiten!!
Txangoa egin ondoren, goxotasun bila, Legasako Kattalin Aterpetxera joan gine plater konbinatu eder bat jatera. Ederki egon gine tertulian.
Ondoren pena handiaz etxera, astebukaera amaitu da. Maddik nonbait oso ondo pasa zuen, bere lagunekin nahi bait zuen etxera joan!!

IMG_0449ik
Gorostapolora bidean. ( Argazkia: Bizibidaia )

IMG_0452ik
Gorostapolon. ( Argazkia: Bizibidaia )

DSCN3193
Maddik pausu dexente egin zituen Xorroxinera bidean!!
Ttipi ttapa ttipi ttapa...Txapelduna!!

DSCN3195

IMG_0470ik
A zer lanak zubitxoa pasatzen!! ( Argazkia: Bizibidaia )

DSCN3201
Ur emaria handia zen eta ezinezkoa izan zen urjauziraino iristea.

DSCN3198
Xorroxin urjauzia.

DSCN3197
Taldea Xorroxin urjauzi aurrean.

DSCN3203

DSCN3209
Lagun faltik ez zuen Maddik. A zer laukotea.

DSCN3213


DSCN3228
Xorroxinetik bueltan Gorostapolorako bide ederretik.

DSCN3221

DSCN3227

DSCN3229

DSCN3231
Mendi gainak zurituak ziren.

DSCN3220

DSCN3232
Euri tantaren batzuk ere egin zizkigun.

DSCN3237
Lekarozko aterpetxean eginiko artelanak.

DSCN3236
Antzerki ederrik ere eskeini ziguten gure gaztetxoek.

DSCN3235

*DATU TEKNIKOAK:

Hemen guk egindako txangoa:


   

   

2 iruzkin:

  1. Pixkanaka, pixkanaka, Maddi badoa EHa ezagutzen. Bera bakarrik bere planak egiteko gai izango denerako, zatia handia ezagutuko du! Eta blog honetan oroitzapen ederrak izango ditu ;-)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. ``mikiribar mendi eta bidaia oroitzapenak´´ da nere blogaren izena. Baina izen hori motx xamar hari da geratzen, nere bloga zena gure bloga hari bait da bihurtzen. Gurekin gure zaletasunak elkarbanatzen dituen guztiaren oroitzapen txoko izatea gustatuko litzaiguke.Familian eta lagunartean oroitzapenak pilatzen jarrai dezagun!!!

      Ezabatu