2015(e)ko otsaila 8, igandea

PASAIAKO herriak, TALAIA BIDEA, JOHN HAY LORDaren gotorlekua eta ALBAOLA museoa ( 2015-ko Otsaila 8 )

Aspaldian genuen Iboni, Ekiñe, Leize, Cris, Maddi eta nik, denok batera, mendi ibilaldi bat egitera joateko asmoa. Hasiera batean Arditurri aldera jaotea pentsatzen bagenuen ere, azkenea Pasaia aldera joatea erabaki genuen.Eta egia esan ederki pasa genuen bertan.
Hotz egiten zuen baina, azken asteetako eguraldiak eta gero, ez zuen horren giro txarra egiten.Txaketa mardulak jantzi eta aurrera!!
Eguneko plana primeran atera zitzaigun. Motorrean pasian ibili, mendi buelta ederra egin Talaia bidetik eta  John Hay Lordaren gotorlekutik. Geocaching altxorra aurkitu. Ibonik eginiko 12 arraultzetako tortilla patata sagardo botila eta salda eder batez lagunduta jan. Eta azkenik Albaola museoa ikusi.
Txikitxoek ere primeran pasa zuten eta zer nahi dugu bada gehiago!!
Eskerrikasko Iboni, Ekiñe eta Leize. Primeran pasa degu eguna.

Egunpasarako lagungarria den informazioa:




DSCN3062
Iboni eta ni gure alabak bizkarrean hartuta. 
Motorrean Pasaia Donibanera pasatzen.

DSCN3067
Talaia aldera bidean.

DSCN3073
Talaia bidean gora. Arkaitzen formak ederrak dira benetan.

DSCN3076

DSCN3085
Cruceseko barra eta Senokozuloko farora daramaten eskailerak.
Ezkerraldean San Pedroko traineruak entrenatzen.

DSCN3086
Txikitxoek gelditzea eskatzen dutenean, lasai gelditu, eta pittin bat jan eta edan.

DSCN3097
Arrokaundietako begiratokitik ikuspegi ederra dago. Pasaiako bokana ia osorik ikus daiteke.

DSCN3102
John Hay Lord-aren gotorlekua ere bisitatu genuen.


DSCN3105
Ekiñe eta Cris gotorleku barruan.

DSCN3106
Tiro egiteko bateria txikiak.

DSCN3107
Bolborinaren txabola gainetik ateratako argazkia. 
Ezkerraldeko orma arrastoak kuartelarenak dira.

DSCN3109
Beherakoan `` Pasaia Donibane ´´ Geocachea aurkitu genuen!!!

DSCN3110
Iboni, Ekiñe, Cris eta Leize altxorrarekin.

DSCN3114
Pasaia Donibane gaikaldeko pasealekutik ikuspegia.

DSCN3115
Ederra kuadrilla Pasaia Donibaneko kalexketa barna.

DSCN3116
Pasaia San Pedrora berriz pasatzeko motorraren zain.
Atzealdean motorra eta balearrantzako traineruak.

DSCN3119
Pasaia Donibane.

DSCN3122

DSCN3124
Albaolara joan ginen bisitan.

DSCN3123
Red Bay-an aurkitutako San Juan Baleontziaren erreplika.

DSCN3126

DSCN3127
Bale harrapaketara joateko enbarkazioa.

DSCN3129
Badoa aurrera San Juan baleontzia.

IMG_5300
2014-ko Urriak 14ean horrela zegoen San Juan Baleontzia.

DSCN3134
2015-ko Otsailak 8an horrela. 

DSCN3136
Ontzigileak lanean.

DSCN3137

DSCN3142
Gure bi txikiek ere primeran pasa zuten!!

DSCN3144

DSCN3145

IMG_5304
2014-ko Urriak 11.

DSCN3147
2015-ko Otsailak 8.

DSCN3150
Cris eta Maddi bale arrantzaleekin.


*DATU TEKNIKOAK:

Txikitxoekin eginiko ibilaldia.Pasaia San Pedro eta Pasaia Donibaneko herriak ezagutzeko egokia. Bien arteko lotura itxasontziz eginda.
Mendi ibilaldian Talaia bidetik igo gara Mitxitxola mendiaren leporaino. Zati ederra benetan, kostaldeko ikuspegiengatik eta aizearen erosioak hemengo areharrizko haitzei eman dien formengatik.Toki berezia benetan.
Ez gara Mitxitxola tontorreraino igo, leporaino baizik. Lepoan eskuinaldera hartu dugu Santio Bidearen bila. Jaitisiera Santio bidetik egin dugu.
Jeitsieraren erdialdean geldialdia egin dugu John Hay Lordaren gotorlekua ikusteko. Bertan begiratoki eta atsedenleku ederra daude.Badirudi hemendik Pasaia Donibanera bidexkaren bat badela baina guk sasiez guztiz itxia aurkitu dugu. Beraz bueltan Santio bidera itzuli gara.
Santio bidean behera Pasaia Donibanekoko gaikaldeko pasealekura iritsi gara.
Pasealekuan ( Pasaia Donibane ) Geocachea aurkitu dugu.
Umeentzat sorpresa ederra!!
Berriz itxasontzia hartu eta Pasaia San Pedrora itzuli gara.
Hemen mokatu eder bat egin eta gero Albaola ontzi museoa ikustera joan gara.Guztiz gomendagarria.
Hau izan da bada, gure txikitxoekin egin dugun egun pasa!!



   



2 iruzkin:

  1. Aupa Mikel, Kris eta Maddi! Mila esker zuei! Egiten zuen haize hotzari aurre egiteko ez dakit ibilbide hoberik aurkituko genukeen. Kare harrizko gandorraren babesean eta eguzkiak lagunduta a ze paisaia polita! Izugarri gustora sentitu giñen eta Leizek eta Maddik ere harnasa lasaiago hartzen dutela elkarren ondoan ikasi ere bai. Albaola ere ikusgarria! Aupa zuek! Oso ederra baita ere zuen pantaila aurreko lana, ez dakizue zein gustora egon garen begira. Eskerrikasko bihotzez!!!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Iboni, Ekiñe eta Leize!!Ezer baino lehen eskerrikasko idazteko denboratxoa hartzeagatik. Ederki ibili ginen bai!!Leize eta Maddi berriz primeran moldatzen dira!! Earra parea!!
      Egun borobila eta konpainia ederrean. Seguru gaude elkarrekin irteera asko egingo ditugula. Hori bai 12 arraultzako tortillak ezin dik falta!!
      Hurrengo irteera arte!!Zuei ere eskerrak bihotzez!!

      Ezabatu