2014(e)ko urria 10, ostirala

BAIONA-USTARITZ bizikletaz familian ( 2014-ko Urriak 10 )

Bizikleta txangoa egiteko gogoa genuela eta Baiona aldera joan ginen egunpasa. Goiza lainotua agertu zen eta Baionako kaleeta barna ibili ginen pasian. Hiri ederra da benetan, asko gustatzen zaigu. Arratsalde aldea eguraldi ona egingo zuela zirudien eta Maddiren siesta ordua aprobetxatuaz pedalei eragitea erabaki genuen.
Baiona-Ustariz-Baiona egin genuen. Ibilbidea ibai ondotik doa denbora guztian eta guztiz laua da.Bada bidean zalditegi bat ere non zaldiak ikus daitezke. Bide guztia asfaltatua da eta ez dago kotxe trafikorik, beraz oso egokia ume gurditxoarekin egiteko.
Ibilbilbide ederra txikitxoekin egiteko, animatu egitera!!!

IMG_5287
Ni eta Maddi Ustaritzen.

IMG_5284
Ustaritzko etxe ederra.
DATU TEKNIKOAK:

   

     
       
       

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina