2014(e)ko urria 25, larunbata

AMEZKETA-BALERDI-GANBO-AMEZKETA ( 2014-ko Urriak 25 )

Kuadrilla ederra elkartu gara oraingoan!!Soziedadeko afari eder bat eta gero, Vignemalerako plana irten bazen ere azkenean Aralar aldera egin dugu buelta.
Asmoa Amezketatik irten eta buelta zirkular bat eginez Balerdi eta Ganbo mendiak egitea zen.Eta baita egin ere!!
Expediziokideak: Denis, Josu, Garikoitz, Antton, Xabier, Jokin, Mikel, Gorka, Mikel ( Ni ) eta Juka ( txakurra ).
Eguraldia ezin hobea, ederki gozatu dugu.

IMG_5406
Denok Ganbo tontorrean.

IMG_5307
Parkinean irteteko prest.

IMG_5315
Arritzagako bailaran gora.

IMG_5324

IMG_5341
Astunaldeko langatik ikuspegia. Ezkerretik eskubira Ganbo, Uzkuiti eta Txindoki.

IMG_5342
Urrutira Aizkorriko mendikatea eta gertu Txindokiko tontorra.

IMG_5343
Uzkuitiko larreetan zaldiak.

IMG_5351
Ederra boskotea, Artubi tontorrean.

IMG_5356
Aralarko zaldiak.

IMG_5362
Artubitik Balerdira bidean.

IMG_5367
Balerdiko kresterioa.

IMG-20141026-WA0006
Balerdiko tontorrean, kresterioa pasa ondoren.

IMG-20141026-WA0002
Buelta Artubira kresteriotik.

IMG-20141026-WA0010

IMG_5369
Antton, Mikel eta Denis balerditik bueltan.

IMG_5374

IMG_5376

IMG_5378
Bi anaiak!!

IMG_5386
Josu elegante!!

IMG_5391
Uakorritik beheruntz zaldi artetik.

IMG_5392
Xabier eta Jokin atzean Malloak dituztela.

IMG_5394
Pardeluts aldera jaitsiera. Aurrean Pardarri mendia.

IMG_5397

IMG_5401

IMG_5406
Ganbo tontorrean.
IMG_5430
Ni eta Josu Ganbo tontorrean.

IMG_5432

IMG_5440
Zaldi elegantea.

IMG_5441
Txindoki.

IMG_5445
Arritzagako meategiak.
IMG_5446
Meategi bateko sarreran gurdia.

IMG_5449
Meategiko poleak.

IMG_5450

*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 17km.
-Desnibela: 1400m.
-Denbora: 7 ordu inguru.
-Hasiera eta bukaera: Amezketako Arrondo auzoan gora joanda dagoen parkinetik.
-Nola iritsi: N1-a hartu Alegiraino hemen Amezketarako bidea hartu. Amezketan Arrondo auzo aldera hartu eta pista batean gora parkinera iritsi.

-Track deskarga: Hemen  edo mapan ibilbideaken sinboloan sakatu.

Amezketako parkinetik irtenda Balerdi eta Ganbo mendiak lotzen dituen ibilbidea zirkularra da hau.Artubi, Balerdi, Uakorri, Ganbo eta Uzkuiti tontorrak zeharkatzen ditu. Guztira geldialdi eta guzti 7 ordu inguru pasa ditugu.
Amezketako Arrondo auzo aldera hartu eta pista batean goruntz iritsi gara parkinera.Hemen apakrtu ditugu autoak.
Parkinetik Arritzaga bailaran gora egin dugu, bertan urjauzi ederrak ikus ditzakegu.
Bailaran gora joan eta Arritzagako meategietara iritsi baino lehen ezkerreruntz hartu dugu Buruntzuzingo borda iguruetara. Buruntzuzinen aterpe irekia eta iturria ditugu, garai bateko meategi baten aztarnak ere bai.
Buruntzuzinetik goruntz jarraitu dugu, maldan gora, Astunaldeko langaraino eta hemendik Artubi tontorrera.
Ikuspegi ederrak daude Artubitik, bertatik ederki ikusten da Balerdi tontorra.
Artubitik Balerdi tontorrera joan etorria egin dugu. Bertara iristeko pasa behar den kresterioa aereo xamarra da eta eskuak erabili behar dira ( I mailako zailtasuna ). Balerdiren singulartasuna da, tontorrera joateko jaitsi egin behar dela.
Artubitik berriz, Malloak aldera hartu dugu eta Uakorri tontorrera igo gara.
Uakorritik Elizkaitz tontor aldera hartu dugu eta ondoren pixkanaka Egurtoki tontorra gure ezkerraldera utziaz, altuera galduaz, Pardeluts inguruetan dagoen iturrira jaitsi gara.
Iturritik goruntz hartu dugu Pardelutsko bordetara, eta hemendik Ganbo tontorrera maldan gora.
Ganbo tontorrean ikuspegiez goratu eta mokautxo bat egin dugu.
Atsedenaldia eta gero bueltako bidea hasi dugu.
Ganbotik mendi magaletan barrena Uzkuiti tontorrerainoko bidea egin dugu. Hemendik aurrera bide guztia beheruntz da.
Uzkuiti tontorraren inguruetan, artalde bateko bi ahariren arteko borroka itzelaren testigu izan ginen. Latza benetan!!
Uzkuititik zelaian behera zuzen hartu dugu Arinateko boden ingurura ( agian ez da egokiena, malda gogorra dago, ixterrak ederki izorratzen dituen horietakoa, ezker aldetik bada bidexka bat jaisiera progresiboago egiten duena ). Arinateko bordatik Arritzagako meatzetara joan gara. Meatzeetan garai bateko lan gogorraren ondareak ikus daitezke.
Eta azkenik Arritzagako meategietatik lehen igo garan bailara beretik berriro parkinera jaitsi gara.
Ibilbidea gogor xamarra da baina guztiz gomendagarria. Aralarko toki ederrenetako batetik egina bait da.
Guztiz gomendatzen dizuet.



   

   

       
       

   


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina