2014(e)ko martxoa 8, larunbata

URIBARRI GANBOA ETA VASCO NAVARROA bizikletaz ( 2014ko Martxoak 8 )

Eguraldi ona egiten zuela ikusirik Uribarri Ganboa aldera bizikleta txangoa egitera animatu ginen. Maddiren lehenengoetako txangoa zen gurditxoan eta nahiko lan izan genuen itzulia egiten.Txangoa zoragarria da. Lehen zatia Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan egiten da, benetan ederra. Ondoren Vasco Navarroren bidetik itzuli ginen berriro Landara.
Guztiz gomendagarria egiteko.

DSCN1817
Cris eta Maddi Landako parkinean irteteko prest.

DSCN1820
Urtegiaren inguruan lehen zatia.

DSCN1825

DSCN1827
Ni eta Maddi.

DSCN1832
Maddiren lehen pausotxoak.

DSCN1839

DSCN1842

DSCN1846
Maddi eta Cris Amarita herrixkako parkean.

DSCN1848

DSCN1853
Amarita herrixkako eliza.


*DATU TEKNIKOAK:


Uribarri Ganboa urtegiaren ur ertza ezagutu eta Amarita herrixkatik Landara buelta Vasco Navarro bide berdetik egiten duen bizikleta ibilaldia da hau.Aldaparik ia ez duena eta egokia ume gurditxoarekin egiteko.
Landatik irten gara eta Uribarri Ganbo urtegiaren ur ertzetik, paisaia ezin hobean Amarita herrixkaraino joan gara. Benetan zati ederra honako hau.
Amaritatik Landarako buelta Vasco Navarro bide berdetik egin dugu. Autopistaren obrak direla eta zati batzuetan bidea desbideratua aurkitu dugu.
Ibilbide oso ederra, batez ere Landatik Amarita arteko zatia.


   



   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina