2014(e)ko otsaila 22, larunbata

IRIBASko ITURBURUen NATUR GUNEA ( 2014-ko Otsailak 22 )

Oraingoan tokiaren aukeraketa Cristinarena izan zen. Larraun ibaiaren soburua ezagutzera joatean proposatu zuen. Primerako eguraldia egiten zuen Otsaila izateko eta aprobetxatu beharra zegoen. Gure Maddi goiztiarra bada ere, larunbat honetan kosta zitzaion esnatzen, uste baino beranduago irten ginen Lekunberri aldera.Lekunberrin ogia erosi eta ihauterietako lehen mozorrotuak ikusi eta gero Iribas aldera jo genuen.
Txango ezin hobea da txikitxoekin egiteko. Ez da oso luzea eta ez du aldapa handiegirik. Ibaiaren inguruan zuhaizti ugari dago, non lasai egon daiteke zelaian.
Xelebrea da ibaiak inguru honetan, ezkutaketan egiten dituen maniobrak. Arkaitzpetik sortu, lur azpira desagertu eta ondoren berriz lur azpitik agertzen bait da.
Etxeko txikitxoekin egiteko ibilaldi guztiz gomendagarria duzue hau.

Cris eta Maddi Iribasen irteteko prest.
Urrutira Aralarko malloak elurturik.

Etxeko printzesa eta bere aitatxo.


Iribasen kartel informatiboa.

Arotzenea bordan.

Hirurok Aitzarratetan, Ertzilla errekaren sorburuan.

Ibaiaren sorburua.


Kartel informatiboa Aitzarratetan.


Ertzilla ustubidean dagoen kartel informatiboa.

Lezegalde sima.

Lezegalde sima inguratzen duen orman.


Larraun ibaiaren iturburuan hirurok.Maddi lo goxoan.

Iribasera bueltan daraman, ladapan goraka.

Iribasen meriendatxoa egiteko ederki esnatu zen Maddi.


*DATU TEKNIKOAK:





   

   


     
       
       

   

1 iruzkin:

  1. Ederra proposamena. Mila esker Ibilbideaken partekatzeagatik.

    ErantzunEzabatu