2013(e)ko iraila 29, igandea

AIZKORRIN BARRENA 2013 ZANPA-ZANPA ( 2013-ko Irailak 29 )

Aste guztia eguraldia zela eta dudatan ibili eta gero azkenean animatu ginen Aizkorrin Barrena martxara. Hasiera batean, joatekoak mordoxka bat baginen ere, azken momentuan Josu, Patxi eta ni animatu ginen.
Ederki pasa genuen Aizkorri inguruko baso, magal eta ubideetan barrena zioan ibilbidean.
Antolakuntza ere ezin hobea, giro ona eta jende mordoa.
Zorionak antolakuntzakoei!!! Eta inoiz egin ez duzuenak animatu hurrengo urterako!!!

Brinkolako geltokian Josu, Patxi eta ni hasi aurretik.

Goiko magaletan lainoa nagusi.

Burnikurutz tontorra egin ondoren beheruntz.

Izubiako atsedenlekua ederki zegoen prestatua indarrak hartzeko.

Ibilaldia bukatuta, hirurok gustora!!!

DATU TEKNIKOAK:


2 iruzkin:

  1. Batzuk jai-bonoak gastatzen hasiak dituk...
    Mila esker Ibilbideaken partekatzeagatik

    ErantzunEzabatu
  2. Jai bonoak aspaldi bukatu nizkian, jada ez zekiat zer ituan ere!!! Ez negok kejatzeko, denbora libre pittin bat uzten zidatek noizean behin nire kontura ibiltzeko. Eta bestela familian ere ari gara irteeratxoren batzu egiten. Gustora!!!

    ErantzunEzabatu