2013(e)ko abuztua 22, osteguna

IPARLA Urdos-etik ( 2013-ko Abuztuak 22 )

Iparlako pareta ederra gure aurrean.

Igoeran Izpegiko lepo aldera bidean dauden tontorren ikuspegia.

Xabier eta Ritxi Harrietako lepoa eta gero.

Bi anaiak.

Tutulia tontorrean.

Hirurok Tutulia tontorrean.

Kasko gainean txiki ikusten dira Ritxi eta Xabier Iparla atzean dutela.

A zer artixta!!!

Saia ugari ikus daitezke.



Iparlako gainak.

Iparla tontorrean.

Tontorretik Iparlako lepo aldera. Eta lainoak gero eta gertuago.

Irubelakaskoa gertu.



Iparlako lepotik behera, aldapa pikoa benetan!!!

Urdos auzoa.

Urdos auzoa.

*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 14km.
-Desnibela: 895m.
-Denbora: 5h inguru, hamaiketako,argazki,deskantsu eta guzti...
-Deskribapena: Urdos auzotik irten gara eta harrietako leporaino igo gara. Lepotik Tutulia tontorrera eta ondoren Iparla tontorrera. Ondoren Iparlako lepora jaitsi gara. Lepotik beherako biddezidorra oso estua eta pikoa da. Euriarekin oso labainkorra. Pista eder batetik bueltan Urdosera itzuli gara.
-Nola iritsi: AP8-a hartu Irungo norabidean. Mugara iristean A63-an jarraitu. Ondoren Cambo aldera daraman D-932 hartu. Cambo-ra iristean Baigorri-raino daraman D-918 hartu. Bidarrai pasa ondoren adi joan eskubiruntz gora Urdos-era daraman bidea hartzeko.
-Ibildearen TRACK-a jaisteko:       IPARLA Urdos-etik TRACK-a





Ibilbidea mapan.

Ibilbidearen perfila.

2 iruzkin:

  1. Kaixo:

    Gogorra izan behar da Urdosetik Tutuliaraino ez da?
    Bapatean hianbeste metro aldapan gora eta.

    Goraintziak

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Epa Gorbea Amets,

      Urdos-etik Iparla tontorrera arteko desnibela ia 900mkoa kontuan izanik, nahi ta nahiez egon behar aldapa. Baina egia esaten badizut Urdosetik Harrietako leporarteko igoera uste baina errazagoa egin zitzaigun. Bidea ona da eta ez da uste bezain pikoa. Kontuan izan behar da Harrietako lepotik Tutulia tontorrera ere igoera dagoela. Baina esan behar dizut uste baino leunagoa egin zitzaigula. Aldiz Iparlako lepotik beherako bidea ez da oso ona eta oso pikoa da. Lurra leor zegoen eta hala ere gure ipurdiek lurra ikutu zuten behin edo behin. Euriarekin ez dut gomendatzen. Eta igoera hemendik bestaldetik baino gogorragoa izango da zihur.
      Tokia zoragarria da eta guztiz gomendatzen dizut.
      Eman dizudan informazioa baliagarri izatea espero dut.
      Ondo izan eta eman gogor aldapari!!!

      Ezabatu