1998(e)ko abuztuaren 1(a), larunbata

VIGNEMALE ( 1998-ko Pilarko puentea )

Oso oroitzapen onak dituk Talai-mendiko irteera honetaz. Hau izan zen Pirineoetan neguan egin nuen lehen mendia. Zihurraski Pirineoetako mendi ederrenetako bat da bera. Eta oraindik glaziarrea duen bakarretakoa.

Vignemale tontorrean.Nor da nor?


Talai-Mendiko lokalean bilera egin genuen astetartean eta egia esan eguraldiak ez zuen itxura onik, aste guztia euritan pasa bait genuen.
Baina joan ginen eta primerako eguraldia egin zigun behintzat igoerako egunean.


 Tontorrerako bidea hasi aurretik.

 Atzean petti Vignemale dugula.

Lehen egunean Pont d´ Espagnetik irten eta Oulettes de Gaubeko refujioraino joan ginen. Motxila handia bizkarrean lo egiteko zaku eta guzti.
Gaua refujioan lo egin eta gero hurrengo egunen motxila txikia gainean tontorrerako bidea hartu genuen. Primerako eguraldia tokatu zitzaigun. Goizean refujioko atetik zoragarri ikusten zen Vignemaleren Iparraldeko pareta. Horrela goizean goizo irten ginen tontor aldera. Lehen helburua Bayssellance-eko refugioa izan zen, hemendik ondoren eskuin aldera hartuaz Vignemaleren glaziarera iritsi ginen.
Glaziarea pasa eta nahiko espuestoa den azken malda igo ondoren Vignemale puntara iritsi ginen.

Bayssellance-eko aterpetxe aurrean atzealdean Tallon.

Argazki eder batzu atera bidean eta bueltan refugiora bueltatu ginen. Guztira 8-9 ordu pasa genituen.
Ya bueltan refujioan erropak aldatu eta pixkat txukundu ondoren afaldu egin genuen. Ez dut oso oroitzapen ona afari hartaz. Arraia tomate piloaren azpian ezkutatuta eta kilo bat ezpeziekin. Indian ere ez dute erabiliko seguru horrenbeste ezpezie. Ez zuen arrai gusto handirik.
Hurrengo egunean motxilak hartu eta bueltan Pont d´Espagnera bueltatu ginen.
Talai-Mendirekin egin dugun irteera mitiko horietako bat izan zen. Gutako askoren Pirineoetako lehen invernala.

Oulettes de Gaubeko aterpetxe sarreran azken egunean

3 iruzkin:

  1. hiria bai memoriya mikel!

    ni ez nauk ezertaz goatzen... baina rekuerdo ona zekat ordungoaz!

    ez al gendun kimetsen patxaran koinac-duna ere edan? eta kanela makila txupatzen bukatu?

    ErantzunEzabatu
  2. Gogoan diat aterpe barruan zegoen lainoarekin ez genuela parekoa ere ikusten...

    ErantzunEzabatu
  3. Mikel Iribar

    Ba uste diat aterpetxean afalondoko argazki bat baniala laino zar horrekin. Ea aurkitzen diaten eta jartzen diaten.
    Batek baino gehiagok gustora ibili zian patxaranetako kanela ezpainetan purua izan balitz bezala.
    12 urte pasa dituk alajaina!!!!

    ErantzunEzabatu