1998(e)ko abuztua 1, larunbata

BOCA DEL INFIERNO TALAI-MENDI ETA LAGUNEKIN ( 1998-ko uda )

         1998-ko uda egin nuen nere lehenengo kainoi jaistiera. Aurreko urtean egin nuen lehen aldiz Talai-Mendiko irteera batean, aldi hartan La Lezeko koba kainoiaren jeitsiera egin genuen. Asko gustatu zitzaidan.
         Oraingo honetan Pirineotan Hechoko bailaran dagoen Boca del Infierno egitera joan ginen. Joseba Manterola eta Xanxe genituen gidari moduan.Oso ondo egon zen jaitsiera.
         Beheko argazkia ikus gaitezke irteera honetara joan ginenetako batzu:



         Kainoia gure kontutik egiteko modukoa iruditu zitzaigun eta hurrengo asteburuan kuadrilako lagunekin joan ginen berriro. Oraingo honetan Selva de Oza aldean parrillada egiteko asmoarekin joan ginen. Parrilla piztu ordurako guardia zibila azaldu zitzaigun surik piztu ezin genuela esanaz. Askenean inguruko txabola zahar baten barruan egin genuen parrillada. Jan gabe ez ginen geratuko!!!!



Kainoiari buruzko informazio gehago ondorengo enlaze honetan:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina