2015(e)ko urria 4, igandea

NAFARROA ERDIALDEA ETA BARDENAK bizikletaz ( 2015-eko Urriak 3-4 )


Bakardadea pertsona guztiok noizean behin behar dugun beharra denaren ustea izan dut beti. Bakardade eta paisaia zabalen bila joan nintzen bada Nafarroako erdigune eta Bardena aldeetara. 
Denetarik zuen bide bat egin nahi nuen : Arga ibaia, herrixka txikiak, gazteluak, aztarnategiak, monastegiak, paisaia ezberdinak, zingirak, mahastiak, garisoroak, arrozaleak, artasoroak, lautadak, desertua...
Jende jatorra ere aurkitu dut bidean, beti laguntzeko prest zeuden jubilatuak batezere.Nahikoa historio kontatu didate.
Baina aspaldian bakarrik ez egotean eta horrelako ingurune bakartietan ibiltzean, pentsatu, ez pentsatu eta sentipenak azaleratzeko aukera ederra eman zidan. Gozatu eta lasaitu ederra hartu nuen!!

Bi egunetan egin nuen ibilaldia: 

Lehen egunean Martzilla-Figarol tartea egin nuen. Zati honetan Arga ibaia eta bertako herrixkak ezagutu ditzakegu.Tafalla, Erriberri herri ederrak ere bai. Pitillaseko aintziratik ere pasa nintzen. Olivako monastegian ere egin nuen geldialdia. Eta Zarragazteluko festetaz gozatzeko aukera ere izan nuen. Eguna bukatzeko Figarolgo Doshaches aterpetxean Mª angeles beti bezain ondo zaindu ninduen.

Bigarren egunean, bakartiago ibili nintzen. Figarol-Martzilla tartea egin nuen. Figaroldik El Pasora bidea egin ondoren, Bardenetako inguru bakartietan sartu nintzen. Eguraldia ez nuen lagun izan, euria eta aizea.
Paisaiak ederrak dira benetan. La Ralla eta Rallon inguruetan ibili ondoren, tiro poligonoa inguratuz Castil de Tierrara joan nintzen. Arguedasen bertako mendietako etxetxoak ikusteko aukera izan nuen. Ondoren Virgen del Yugo, vista ederrak daude bertatik. Virgen del Yugotik berriro bakardadez josiak dauden lautadetan barna Radaraino joan nintzen.Hemen mendixkara igo eta herrixka harresitua ikusi nuen.Eta azkenik errepidea jarraituz berriz bueltan Martzillara.

Gozatu ederra hartu nuen eta lasaitasun osoko parajeetan ibili. Gozamena hutsa!!
ANIMATU PARAJE EDER HAUEK EZAGUTZERA!!!

mapa1


ORIOTIK MARTZILLARA FURGONETAZ

Aste guztian lanerako bezala 5:15tan jaiki nintzen. Alforjak prest nituen aurreko egunetik.Gosaltzen nuen bitartean banuen urduritasun puntu bat nere barruan. 190km bi egunetan aspaldian egin gabe nintzen eta gai izango ote nintzen galdetzen nion nere buruari.Lehen ondo moldatzen ninduan bakarrik, zermoduz ibiliko ote haiz orain?Aurrera Mikel, primeran ibiliko haiz!!pentsatu nuen nerekiko.
Gosaria bukatu eta garajera bizikleta hartzera. Furgonetan bizikleta montatu eta disketeran, Green Day, Kuraia, Cranberries, Celtas Cortos...sartu nituen. Bolumena igo eta banoa!!
Bidean aurrera noala, buruan ibilbidea irudikatzen dut. Pentsakera sakonean noa musika lagun dudala.
FLASH!!!! Kauen sos!! Lekunberriko radarra!! Pentsaketa sakonegia nonbait, radarra bete betean jan bait nuen !!Hurengo 3kmak maldizioka egin nituen. Baina egina zegoen, zer egingo diogu ba!!Gozatzera nindoan, segituan kendu nituen burutik multa kontuak.

MARTZILLA - MARCILLA 0 Km

Martzillara iritsi eta frexko egiten du. Ez dago inor kaleetan eta irteerako argazkia ateratzeko komerietan ibili naiz. Gaztelu ederrari bira bat eman eta abenturari ekin diot. Pozik nago, aspaldian egiteko gogoz nengoena egitera noa!!
Funes-erako bidea soro arteko pistetati hartu dut. Frexko baina giro ederra, eguzkia pixkanaka irteten hari da.

IMG_5932
Martzillako gazteluaren atarian irteteko prest.

IMG_6205
Martzillako gaztelu eraberritua, bere foso eta guzti.


FUNES 4 Km

http://www.villadefunes.com/portal/default.aspx

Funes-era iritsi eta Arga ibaiarekin egin dut topo. Lehen zati honetan bera izango dut bide lagun. Baina ibaiaren zein aldetatik joan?
Ibai ondoko banku batean eserita dauden bi jubilaturi galdetu diet. Galdetu badiet galdetu diet!!Segituan hasi bait dute elkarren arteko eztabaida. Azkenean paketze lanak egin behar izan ditut eta  nere intuizioa erabili behar izan dut bidea aukeratzeko.Beti elkarrekin eta beti eztabaidan dauden horietakoen itxura zuten, ederra parea!!

IMG_5933
Arga ibaiarekin elkartu nintzen Funes herrian.

IMG_5936

AZKOIEN - PERALTA 6,5Km

http://www.aytoperalta.com/noticias.php

Funestik Azkoien-era bidean konturatu naiz ibaiaren bi aldeetatik joan daitekeela. `` Camino fluvial ´´ izeneko bidea markaturik dago. Funes eta Azkoien bitartean ibaiaren bi isurialdeetan.
Korrikalari eta oinezko ugari dabil zati honetan.

IMG_5938
Azkoien.

IMG_5939
Azkoiengo elizaren kanpandorrea. Zikoinen kabia egiteko tokia ere prest dute.

IMG_5940
Arga ibaia Azkoiengo zubitik ikusia.

IMG_5941

IMG_5943
Azkoien inguruko mendiak.

IMG_5947
Funesetik Azkoien bitartea ibaiaren bi aldeetatik bide egokituak ditugu paseatzeko.
`` Camino fluvial ´´ deitzen diote.


FALCES 18Km

http://www.falces.org/

Falcesen bertako gazte batzuekin egon naiz hizketan. Tu no eres de por aqui no? Ese acentooo!!Esan dit batek. Nire euskaldun azentua inon baino nabariagoa dela dirudi hemen. Miranda de Argara nola iritsi adierazi didate.
Ondoren Falceseko entzierro famatuaren aldapa ikustera joan naiz, `` El Pilon ´´.

IMG_5948

IMG_5949
Salvadorren baseliza mendi tontorrean.

IMG_5950
`` El Pilon ´´ Falceseko enzierro famatuko aldapa.

IMG_5955
Arga ibaia eta aize errotak.

IMG_5956
Arga ibaiko dike bat, alboko zingiretan hegazti ugari zebilen.

IMG_5958

IMG_5959

IMG_5964
Lehen mahastiak azaltzen dira Miranda de Arga bidean.

IMG_5969

Falces-etik Miranda de Arga arteko zatian, zati txiki bat errepidez egin behar izan dut. Baina apenas aurkitu dut trafikorik.
Bidean lehen mahastiekoin aurkitu naiz eta Arga ibai bazterretan hegazti ugari ikusi dut.
Miranda de Argako kalexka extuetatik barrena herriaren goikaldera joan naiz. Bertan dago bertako eliza ederra. Eta ikuspegiak ederrak dira baita ere hemendik. Okindegian erositako ogiarekin mokatu txiki bat egin dut aurrean dudan ikuspegiaz gozatuz. Lasai...

IMG_5974
Miranda de Argako kalexkak.

IMG_5977
Miranda de Argatik ikuspegia.

IMG_5980

mirandatik

IMG_5983
Miranda de Argako eliza.

IMG_5985

Miranda de Argatik Tafallarako zatia errepidez egin behar nuen ( NA-5140 ). Bertan aurkituko nuen trafikoaren beldur banintzen ere. Ez dut zati honetan ia trafikorik aurkitu, errepide zuzenak lautada zabalen artetik.

IMG_5986
Miranda de Argatik Tafallara errepidez egin nuen.
Trafiko gutxi aurkitu nuen.


Tafallako kale zaharretan barrena bizikleta eskuetan hartuta oinez lasai ibili naiz pasian. Bertako tabernaren batean bokadilloren bat jaten geratzekotan egon naiz, baina oraindik goiz iruditu zait. Erriberrin bazkaltzea erabaki dut.
Fueroen plazako banku batean eseri eta jendea nola pasatazen den begira denbora pasan egon naiz.

IMG_5989
Tafallako kaleak.

ERRIBERRI - OLITE 58Km

http://www.olite.es/

Tafallatik Erriberrirako bidea pistaz egin dut ia dena. Autopista gainetik pasatzeko erabili dudan zubitik ikusi dut hurrunean Erriberri. Han dago beti bezain ederra, bere palazioko eta San Pedro elizako dorreekin.
Dorreei begira Maddirekin beraietako batera igo nintzen hura gogoratu dut. Zenbat hazi den ordundik gure txikia...
Euskal Herriko nere toki kuttunenetako bat. Ez naiz aspertzen herri hau bixitatzeaz.Zihur berriz ere igoko naizela dorre horietara Maddirekin.

IMG_5991

IMG_5994
Erriberri mahasti artetik ikusia.

IMG_6000
Ni Erriberriko jauregi aurreko plazan.


Plaza inguruko tabernetan saiakera egin dut tortilla patata bokadillo eder bat jan ahal izateko. Baina ez dute nonbait ordu horietan inon bokadillorik egiten. Miranda de Argan erositako ogiartean alforjetan nuen txorixoa sartu eta huraxe bazkaldu dut.
Hantxen egon naiz, ezkontza bateko jende elegantearen artean txorixo pamplona bokadilloa jaten, nere kulote, kamixeta zahar eta bizikletarekin. Pamela eta traje elegande ugari zen han, palazioko nobleak ziruditen eta ni jauregiko bufoia denen artean. Emakume elgante bati entzun diot: Yo a mi marido no le dejo que se compre chandal... Grazia egin dit egoerak...
Kafetxo bat hartu, Erriberriko kaleetan bueltaxka eman eta gero, Pitillaserako bide hartu dut.

IMG_6002
Jauregiko dorreak.

IMG_6006
Kaleak eta jauregia bukaeran.

IMG_6007
Jauregiko ekialdeko orma eta herrira sarrera.


PITILLASEKO AINTZIRA 70Km

http://www.lagunadepitillas.org/

Erriberritik Pitillas herri arteko bidea pistaz egin dut, trenbideari paraleloan. Pitillas herritik aintzira arteko bidea errepidez ( NA-5330 ).
Iristean bakar bakarrik nago bertan. Begiratokira igo naiz eta ikuspegi ederrari begira egon naiz denbora batez petrillean eserita. Ondoren etzan eta begiak itxita hegaztiak entzuten egon naiz. A zer gozamena eta lasaitasuna...egunero horrelako unetxo bat beharko genuke.
Ondoren aintzira inguruan ibili naiz pasian. Buruan Cris eta Maddi ditut, bakardade honetan nere printzesak datozkit berriz ere burura. Egunero beraiekin naiz eta egun bat beraiek gabe, ta faltan botatzen ditut.

IMG_6017
Pitillaseko aintzira, hegazti beatoki ezin hobea.

IMG_6012

IMG_6015

pitillas 2

IMG_6027

pitillas


Sorpresa polita hartu dut SantaCarara irirtsi eta erromatar herrixka baten aztanak aurkitu ditudanean. Ez nekien hemen horrelakorik zenik eta egia esan bisitak pena merezi du.

IMG_6032
Santacarako gazteluarem ondarrak.

IMG_6040
Cara izeneko herrixka erromatrraren aztarnak.

IMG_6036
Erromatar herrixkako kalea. Kaleak zeharkatzeko koxkak ikus daitezke.

OLIVAKO MONASTEGIA - MONASTERIO DE LA OLIVA 81Km

http://www.monasteriodelaoliva.org/

SantaCaratik Olivako monastegirako bidea errepidez egin dut. Zarragazteluraino NA-1240-tik eta Zarragaztelutik monastegira gehiengoan bidexka badago ere, zati bat Na-128-tik egin dut.
Monastegian ez dut denbora askorik pasa. Hona natorren bakoitzean Ikastolatik lehen aldiz etorri nintzen hura gogoratzen dut. Fraileak kantu gregorianoak kantatzen gogoratzen ditut, urte asko pasa dira ordundik. Gaur egun ez dut uste orduan adina praile denik eta ez dakit kantu gregorianoak kantazten dituzten.Tokiak hala ere ez du bere lilura galdu.

IMG_6043
Olivako monastegiko sarreran ederki portatu zen nere bizikleta.

IMG_6044

ZARRAKAZTELU - CARCASTILLO 84Km

http://www.carcastillo.es/

Banekien Zarragaztelun festak zirela eta 18:00tan zezen entzierroa zela. Ez nuen galtzeko asmorik.Harrituta utzi nau inguru huetan zezenketarako dagoen afizioak. Entzierroak eta rekortadore txapelketak puri-puri bizi dituzte inguruetako herrixketako biztanleek.Bertan dabiltzan zezenak ez dira txorakeriatan ibiltzekoak.

IMG_6057
Zarragaztelun festak ziren.

IMG_6060
Inguru hauetan ez da zezenik gabeko festik.


FIGAROL ( DosHaches aterpetxea ) 91Km

http://www.doshaches.es/

Zarragaztelutik Figarolerako bidea errepidez egin dut, lehenik NA-128-tik eta gero NA-5390-tik. Hankak nekaturik somatzen ditut lehen eguneko azken zati honetan. Aizea kontran dut. Figarolgo Doshaches aterpetxera iristeko gogoz nago.
Doshaches aterpetxean Mª Angelesek besoak zabaldurik hartu nau. Dutxa eder bat hartu ondoren, lejia eder bat edanaz sofan lasai egon naiz afalorduaren zain.
Afaltzeko makarroiak eta corderico a la plancha. Postre bi mandarina. Nire goseak ederki asetuak geratu dira.Nekaturik goizo joan naiz ohera. Seko lo geratu naiz segituan.

2. EGUNA

Goizo jeiki naiz. Hankak ondo ditut, eguna asteko prest. Lehiora gerturatu eta zerua begiratu dut, goibel dago. Gosaltzera joan aurretik dena irteteko prest utzi dut.
Mª Angeles eta konpañia sukaldean daude. Dena prestatutakoan elkarrekin gosalduko dugula esan dit.
Gustora egon naiz hizketan beraiekin gosaritan. Irteteko pentsatua nuen ordua jada pasa da, baina gustora nago hizketan.
Eskerrikasko zuen harrera onagatik. Berriz ere ikusiko gara.

IMG_6070


Lehen kilometroetan ipurdia minbera badut ere sentsazioak oso onak dira. `` El Paso´´ rako bidea hartu dut pistetatik soro artean barrena.
`` El Pason ´´ bikote bat aurkitu dut, elur lerako txakur talde batekin. Bizikletan buelta bat ematera omen zioazen denak batera. Sentsazio ederra izan behar du horrek.

IMG_6077
`` El Paso ´´ Bardenetara sarrera.

IMG_6079

``El Paso´´tik Poligonora bitartean ez dut inortxo ere ikusi. Euria eta aizea hasi du, ez oso bortitz. Han noa desertu zabalean, euripean, bakar bakarrik. Pista erdian gelditu naiz eta koxkatxo batean exeri naiz. Aurrean dudan guztiari begira nago, ez dago ezer baina dena dago.Aizea eta euri tantak aurpegian sentitzen ditut kolpeka, bizi bizirik nago.Begiak ixten ditut eta aizearen ixiltasuna entzuten dut. Ez kotxerik, ez hegazkinik, ez ahotsik, ez makinarik... natura hutsa, lasaitasun hutsa.

IMG_6083

IMG_6089
Urak zulo ederrak egiten ditu!!

IMG_6094


bardenak 1

IMG_6097
Rallon.


LA RALLA ETA RALLON 117Km

Pista utzi eta `` Cañada Real de los Roncaleses´´ tik sartu naiz. Bidea ez dago oso egoera onean. Pare bat puntutan bizikletari bultzaka ibili naiz komeriatan, urak eginiko zuloak pasatu ahal izateko.
Betsalde tokia zoragarria da, La Ralla eta Rallon arteko pasabidea batezere. Bardenetako toki ederrenetako bat esango nuke.

IMG_6099
La Ralla.

IMG_6103

IMG_6104

IMG_6109
Ni atzean la Ralla dudala.

IMG_6116


bardenak 3
Eskuinaldean La Ralla. Bidea ez zen oso ona.

bardenak 4
Rallon eta Sanchicorrota, poligono aldetik ikusiak.

Bitxia izan da poligonoko pistara iritsi naizenean gertatu dena. Akabo bakardadea. Arraroa bada ere hemen aurkitu dut ibilbide guztiko kotxe trafiko gehienetakoa. Rallon paretik hasi eta interpretazio zentrura bitartean kotxe ugari dabil.
Rallonen ikuspegia ederra da alderdi honetatik.
Pixkanaka pixkanaka euria areagotzen hasi da eta interpretazio zentrura iristerako blai egin naiz.
Denboratxo bat egin dut hemengo epelean, euria atertu duen arte.

CASTIL DE TIERRA 127Km

IMG_6138
Ni Castil de Tierran. 
Bardenetan ez omen du euri asko egiten, baina ni euri jasa ederrak harrapatu ninduen.

IMG_6142

ARGUEDAS 143Km

http://www.arguedas.es/

Gogoz nengoen Arguedaseko mendietako etxetxoak ikusteko. Urte asko pasa ziren lehen aldiz ikusi nituenetik . 18 bat urte izango nituen orduan, duela 20 urte, azkar pasa da denbora.Nolakoa ote zen garai batean bizitza etxe hauetan?
Eguerdia da eta taberna batera joan naiz tortilla patata eder bat jatera. Ederto sartu da. Prest nago Virgen del Yugorako igoera hasteko.

IMG_6143
Arguedaseko mendietako etxeak.

IMG_6149

IMG_6151
Mendietako etxeak eta ezkerrean Arguedaseko kanpandorrea.

IMG_6155

IMG_6158
Sukaldea, ekonomika eta guzti. Atetik aurrera bi logela.

IMG_6161
Tximinia.

IMG_6162


2015-10-04 14.02.03
Indarrak hartu beharrak daude!!!Tortilla patata bokadillo ederra!!

IMG_6163
Arguedaseko kanpandorrea Yugora daraman aldapatik ikusita.

VIRGEN DEL YUGO 152Km

http://www.virgendelyugo.com/

Virgen del Yugorako igoera lasai hartu dut, ez dut presarik. Gora iristean harriturik geratu naiz goikalde honek jasan duen aldaketa ikusita. Aterpetxearen aurrekaldea oso aldatua dago. Gogoan dut nola duela urte asko parking honetan nola egon ginen azeri bati jaten ematen. Gauez zen eta pixkanaka pixkanaka metro abteraino urreratu zitzaigun janari bila. Inoiz ez dut izan berriz azeri bat horren gertu.
aterpetxe honetan jan nuen baita ere nere lehenengo `` Leche frita ´´.

IMG_6164
Virgen de Yugoko ermita eta aterpetxea.

IMG_6170

IMG_6171
Virgen de Yugotik jaitsiera.
Virgen del Yugotik beherako pista ez dut oso egoera onean aurkitu. Hurrengo kilometroetan, berriz ere, bakardadez jositako pista luzeetan egin dut bidea Radaraino. Artzai eta artaldearekin bakarrik egin dut topo bide guztian.
Pedalei eragin eta `` Caja vacia ´´ren txokora joan naiz zerebeloan. Ezer pentsatzen ez duzun txoko horretara, dena hutsa den horretara, ia pedaleatzea ere ahazten zaizun horretara. Deskonesio hutsa.

IMG_6177
Artzaia artaldearekin.

IMG_6182
Rada inguruko arrozalak.


Radako herri inguruetako arrozale artetik ikusi dut lehen aldiz Arradako herrixka harresitua. Errepidez egin dut bertarainoko bidea.Gailurrerako igoera patxadaz hartu dut. Arrastaldeko 17:00tak dira eta ez dago inor bertan.
Nolakoa ote zen bizitza hemen?

IMG_6183
Arrozaleen gainetik eta mendi artetik nire hurrengo helburua ikus nezakeen.
Arradako herrixka harresitua.

IMG_6187
Arradara igotzeko aldapa pittin bat igo behar!!

IMG_6189

IMG_6193
Arradako herrixkaren harresia eta sarrera.

IMG_6194
Arradako hermita.

IMG_6197
Eskuinean Arradako etxeetako atariak. Eta ezkerraldean 15m ingurukoa zen dorrea.

IMG_6198
Hilobiak.

IMG_6203
Aragoi ibaia Arradatik ikusita.



MARTZILLA - MARCILLA 190Km

http://www.marcilla.es/

Arradako herrixkatik Martzillarako bidea errepidez egin dut. Hemen aurkitu dut bide guztiko trafikorik handiena, baina hala eta guztiz ez da asko izan.
Martzillara iristean gustora nago. Buelta ederra izan da benetan. Bakardade bila joan nintzen eta aurkitu dut.  Beldur nintzen nire ezker hankak nola erantzungo zuen, baian primeran ibili naiz. Sentsazio eta sentipen ederrak izan ditut bidean, denborari  begiratu gabe, eguneroko estresetik hurrun.
Badut etxera iritsi eta nere bi printzesak besarkatzeko gogoa. Furgonetan montatu ta banoa beraiek ikusteko gogotan.

IMG_6205
Marzillako gaztelua.

IMG_6207
Buelta ederra eginda azkenean iritsi nintzen berriz Martzillara.

DATU TEKNIKOAK


   

   


ONDORENGO MAPAN ZORUAREN EGOERA ADIERAZTEN DA.

MAPA

-URDINEZ pistatik eginiko bidea
Pistarik gehienak egoera oso onean daude. Virgen del Yugotik jetsierako pista bakarrik dago egoera kaxkar xamarrean.
-GORRIZ bide asfaltatua
Errepidez egiten diren zatietan trafiko gutxi dago, ez da kotxe asko pasatzen. Trafiko gehien dagoen zatia Rada-Martzilla artekoa da.
-HORIZ mendi bidea
Horiz dagoen zatian bidea ez dago egoera onean. Ume gurditxo batekin pasatzeko nahiko nekeza, bidea urak autsia dago zati batzuetan. La Ralla eta Rallon inguruak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina