2015(e)ko apirila 9, osteguna

CHEMIN DE LA MATURE ( 2015-ko Apirilak 9 )

Pirineotako Aspe bailaran aurkitzen de `` Chemin de la Mature ´´ bidearen historia xelebrea da benetan.
Chemin de la Mature, 1200m luze den eta 200 metrotako altueran egina dagoen bidea da. Bide hau arkaitzean zuloa eginez dago egina.1772 urtean Paul Marie Leroy ingeniariak egin zuen.Garai haietan Frantziago gobernuak bere belaontzien flota handitzeko beharra zuen, eta badirudi belaontzien mastilak egiteko zuhaitz egokienak bailara honetan zeudela. Lan ederrak hartu zituzten bide hau egiten eta ez zen izango lantegi erraza bide honetatik enbor haiek jaistea.
Baita ere, bailararen behekaldea Portaleteko fuertea aurkitzen da.
Bidea oso aereoa da eta zabala bada ere tentuz ibili beharra dago. Guk gure Maddi motxilan eraman genuen harriskua zegoen zatian. Ez da oso harriskutsua baina kontuz ibili beharra dago, batezere gaztetxoekin.

DSCN3673
Parkinean txangorako prest!!

DSCN3676
Astotxo politak gustora ikusi genituen.

DSCN3685
``Chemin de la Mature´´ bidean, bailararen bestaldean Portaleteko Fuertea.

DSCN3689

DSCN3694
``Chemin de la Mature´´ko pasadizoa.
A zer lanak hau egiten!!

DSCN3699
Goruntzako bidean.

DSCN3702

DSCN3709
Cris bidean, behekaldean Portalet-ko fuertea duela.

DSCN3712
Aspe arroila.

DSCN3717

DSCN3718
Beherutzako bidea bueltan bide beretik.

DSCN3723
``Chemin de la Mature´´ bidea, arkaitzean egina.

DSCN3726

DSCN3730


DSCN3733
Ni eta Maddi.


Parkinean aurkitu genuen sorpresa ederra. Mendian ikustea tokatu zaigun gauza harrigarrienetako bat. Misterioz betea. Zer da kabletik zintzilik dagoena eta nola iritsi da horra?
Zuen eritzia Ibilbidekeko foro honetan jarri dezakezue:

DSCN3667
Zer da hau?

DSCN3669
Eta nola iritsi da horra?



DATU TEKNIKOAK:

Guk joan etorriko bidea egin dugu bide beretik baina bada ibilbide zirkularra.Ondorengo enlazean dagoena adibidez: Chemin de la Mature zirkularra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina