2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

PAGOETA Arrospideko parkinetik ( 2014ko Abenduak 13 )

Goizean jeiki eta Pagoetara joateko plana irten zen. Bazirudien eguraldia portatuko zela eta hirurok batera txango txiki bat egitea erabaki genuen.
Goiz buelta ederra izan zen. Pagoetako basoak eder zeuden, pena goiko pisten egoera tamalgarria.
Egunak bi sorpresa eder eman zizkigun.Pistan gora gindoazela norekin aurkituko eta, Pepegotera eta bere emaztearekin, ze txikia den mundua!!Zaila da ba Pagoetako pista erdian aurkitzea!! Baina horrela pasa zen ba!!
Eta bigarren sorpresa jaitsieran izan zen. Arrospideko parkinetik gertu dagoen basoan idi pare batekin egin genuen topo. Benetan polita izan zen, bazirudien bapatean,75-100 urte egin genuela atzera. Baserritarra etxerako egur biltzera etorri zen idi parearekin, garai zaharreta antzera. Momentu ederra pasa genuen baserritarrarekin hizketan.

2014-12-13 13.26.26
Pagoetako parkean horrelako sorpresak aurkitzen dira!!

2014-12-13 10.51.50
Cris eta Maddi Arrospideko parkinean irteteko prest.

2014-12-13 11.10.59
Burdinkurutzeko lepoan.

2014-12-13 11.23.37
Azkorteko pasadizoan.

2014-12-13 11.24.18
Nik ere irten nahi dut!!!
2014-12-13 11.28.58
Azkorte ondorengo begiratokian.Hurrunean Zarautz.

2014-12-13 11.55.40
Tristea benetan goikaldeko pisten egoera. Baso uztiaketaren ondorioz guztiz txikitua.
Pasa ezinik ibili ginen.
2014-12-13 11.56.08

2014-12-13 12.22.13
Pagoetako gurutzean.

2014-12-13 12.23.39
Hirurok gurutzean. Maddi lotan.

2014-12-13 13.17.19
Eta jeitsieran zelako sorpresa!!Idi parea!!

2014-12-13 13.23.04

2014-12-13 13.24.36
Baso erdian idi parea aurkitu genuen egur bilketan. 
Ez da horrelako asko ikusiko gaur egunean.

2014-12-13 13.25.08





IBILBIDEAREN XEHETASUNAK:



  
     
       
       

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina