2014(e)ko abuztua 29, ostirala

ÎLE DE RÉ bizikletarako paradisua ( 2014-ko Abuztuak 3-10 )

Nere emazteak eta gure txikiak ez nago oso argi zuten, baina nik behintzat bai, uda honetan bizikletarekin hortik zehar egun batzu pasa beharra genituen. Milaka toki begiratu genituen: Landak, Danubio, Holanda, Euskal Herria... baina azkenean erdi istrpuz Île de Ré aurkitu zuen Crisek. Eta toki egokia iruditu zitzaigun.

Cris,Ni eta Maddi Saint Martin de Re-ko ciudadelako ate batean.

ZERGAITIK AUKERATU GENUEN ÎLE DE RÉ ?

-Bertan dauden 125km inguru bizikletarako soilik diren bideak, oso erakargarriak iruditu zitzaizkigun. Guztiz lauak eta egokiak umearen gurditxoarekin joateko, ia dena asfaltatua. Bestalde ibilbide zirkularrak egiteko aukera eta irlaren zati ezberdinak ezagutzeko aukera.
-Ibilbide zirkularrak egiteko aukerak, kanping batean finkatu eta hemendik txangoak egiteko aukera ematen du. Ez dago etxea gainean eraman beharrik. Oraindik ez ginen prest ikusten Danubio edo Landetako bezalako bidaia lineal bat egiteko.
-Tokiak oso erakargarria zirudien, hondartzak, zingirak, gatzagak, mahastiak, fauna, herrixka ederrak...uda izanik argi xamar genuen hondartza inguruan nahi genuela ibili. Gure espektatibak ez dira zapuztuak gelditu, asko gustatu zaigu Île de Ré.
-Euskal Herritik ez dago agian oso gertu baina ezta urrun ere. 5 ordu inguru autoan.
-Klima: Frantzian euri gutxienetakoa egiten duen tokietako bat omen da. Ez da gure kasua izan, 7 egunetatik 3 tan behintzat euria egin bait digu. Baina egia da egun eguzkitsuenean ere oso ondo egoten dela bertan, itxasaldetik beti bait dago brisa eder bat.Udarako toki ederra ematen du alde horretatik.

ASKO GUSTATU ZAIGU ÌLE DE RÉ

Ba bai asko gustatu zaigu Île de Ré. Eta zihur berriz itzuliko garela.
-Bizikletaz familian ibiltzeko toki ezin hobea. Bertako bizikleta bideak oso ondo prestatuak eta seinalizatuak aurkitu ditugu.Eta ibilbideek barietate handia dute. 15 kmtako ibilbide batean itxas ertza, hegaztiz jositako zingirak, soroak, mahastiak, herrixka txiki ederrak ikus ditzakezu...
-Naturaz eta ingurune ederrez gozatzeko aukera. Bertako hondartzetako batzu benetan zoragarriak dira, umeekin urertzean jolasteko toki ederrak. Marea behean denean, bertako itxas labarretan barrena ibiliaz bertako fauna ugariaz goza daiteke.
Bestalde Île de Ré-ko zigirak famatuak dira bertatik pasatzen diren hegazti mordoak direla eta. Hegaztien mundua gustatzen bazaizu, toki ezin hobea da hau zuretzako. Askotan gogoratu ginen Bizibidaiako gure lagun Ekitaz, zer ez ote luke aurkituko hemen Ekik!!
-Bertako herrixkak ere xarma berezi bat dute. Adokinezko kalexka txikiak lorez josiak. Saint Martin de Re Unescoren ondare dago deklaratua eta benetan ederra da.Ars en Re ere polita da.
-Bizikleta da bertako protagonista. Alde guztietan era guztietako bizikleta eta gurditxoak daude.

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

http://www.isladere.es/   informazio orokorra.
http://www.iledere-infos.fr/  informazio orokorra
Bizikleta bideen mapa


GURE TXANGOAK:



1. Les Portes-Saint Clement des Baleines-Phare des Baleines-les Portes  20 km
2. Le Petit Bec hondartzara arratsalde pasa 8km
3. Saint Martin de Re - La Couarde sur Mer - Le Bois Plage en Re - Saint Martin de Re  14km
4. Loix inguruak 17km
5. Les Portes en Re - La Patache 7,5km

1. Les Portes-Saint Clement des Baleines-Phare des Baleines-les Portes  20 km

Ibilaldia Les Portes en Ré herrixkan dagoen La Providence kanpinean hasi dugu. Hau izan bait da gure kanpamentu basea. La Providence kanpina agian ez dago irla ezagutzeko tokirik honenean , irlako azken puntan bait dago. Hori bai seguraski lekurik lasaienean eta turismo kutsu gutxien duenean dago. Kanpineko pistina bikaina da, irlan kanpin gutxi dago horrelakorik duenik.
Ibilbide hau ere benetan ederra da. Ibilbide honetan irlako zingira handienetakoa ezagutzeko aukera dugu. Bertan era guztietako hegaztiak ikus daitezke. Saint Clement des Baleines herrixka eta Les Baleines Faroa ezagutuko ditugu. Farotik bueltako bidea hondartza ondotik egingo dugu Le Lizay basotik barna. Amaitzeko Les Portes de Re-ko kalexkak ezagutuko ditugu.

Les Porteseko etxetxo baten lehioa, pertsiana gorriak, 
itxas argiaren kortinak eta aurreko jardina margaritaz betea.

La Maison du Fier, hegazti eta faunaren interpretazio zentrua eta beatokia.

Zingirak.

Zingiren arteko ibilaldian.

Hegazti bat...

Bi hegazti...


Hiru hegazti...


Lau hegazti...


Bost hegazti...eta jarraitu...

Mahastien artetik, Phare des Bailenes urrutira.

Lehen atsedenaldia belar pilo artean.



Mahats torto ederrak.
Île de Ré-ko ardoa eta coñac-a ere famatuak dira.

Cris pozik bizikletan.

Bidea ongi seinalizatua.

Phare des Baleines, irlako punturi altuena da bere 55metrorekin.
Bertan museoa ere badugu.

Île de Ré-ko astoak famatuak dira galtzak erabiltzen dituztelako.
Hona hemen zenbait pelutxe.

Hirurok Phare des Baleines-en.

Phare des Baleines-etik La Conche hondartza aldera irteeten den pasealekuaren hasiera.
Bertatik oinezkoa soilik joan daitezke.

Itxas labarretara, marea behean, doa arrantzara arrantzalea.


Phare des Bailenes eta La Conche hondartza inguruko itxaslabarrak.





La Conche hondartzara joateko bidexketako bat.

La Conche hondartzako bunkerrak eta urrutira Phare des Baleines.


Les Portes en Re-ko kalexka bat.

Les Portes en Re-ko merkatua.


Gure kanpamentu basea.


Ona hemen ibilbidearen mapa Wikiloc-en. Bertatik iblbidea jeitsi dezakezue.








2. Le Petit Bec hondartzara arratsalde pasa:

Arratsalde pasara egitera Les Portes en Re-tik gertu dagoen Le Petit Bec hondartzara joan ginen. Bertako parkinean argi geratu zitzaigun Île de Ré-ko garraio bide nagusia bizikleta dela. Azer bizikleta mordoa inon ezin aparkatu bizikleta!!!
Arratsalde hartan hondartza zoragarri zegoen. Aize lekua den sentsazioa dut baina egun hartan ez zen aize askorik eta itxasoa kalman. Maddik primeran pasa zuen ur ertzean plisti plasta.
Bueltakoan Les Portes en Re-ko plazan egon ginen lasai.

Le Petit Bec hondartza.

Le Petit hondartzako parkinean bizikleta nagusi!!!
Inon ez dut ikusi nik horrenbeste bizkleta batera!!
Gurditxoa sartzeko tokirik ezin aurkitu!!

Les Portesen Re-ko kalexkatan paseoan.

Ona hemen ibilbidearen mapa Wikiloc-en. Bertatik iblbidea jeitsi dezakezue.




3. Saint Martin de Re - La Couarde sur Mer - Le Bois Plage en Re - Saint Martin de Re  14km

Txango hau egin ahal izateko Saint Martin de Re-ra joan gara autoz. Hemen aparkatu eta kostaldetik hasi dugu ibilaldia.Famatuak dira baita ere Île de Ré-ko ostrak. Kostaldeko zati honetan ostrak jan daitezken jatetxe ugari pasa ditugu.
Kostaldetik kilometro batzu egin ondoren Plage de la mer du Nord inguruetara iritsi ginen. Bertan  hondartzatxoa, merendero bat eta belaontziak ibiltzen ikasteko estanke eder bat daude. Toki ederra lasai bazkari merienda egiteko.
Tripak ondo bete eta lasi denboratxo bat egon ostean, berriz bizikletak hartu eta kostaldetik barrukaldera egin dugu, La Couarde sur Mer herrixkara.
Maddi gurditxoan lo harturik bueltan saint Martin de Re-ra itzuli gara, Le Bois Plage en Re herrixkatik pasa ondoren. Ez dugu geldialdi handiegirik egin azken honetan.
Azkenik Saint Martin de Re herrixkako portu inguretatik ibili gara oinez pasian. Unescoren ondarea den herrixka hau oso polita da, Île de Ré-ra etorri ezkerro nahi ta nahi ez ikusi beharrezko herrixka.

Saint Martin de Re-ko parkinean prestaketetan.

Ibilbidearen lehen zatia kostaldetik egin genuen, bertatko ostra jatetxeak ikusiaz.

Maddik geldialditxo bat eskatu zigun.

Bizikletazaleak alde guztietatik. 
Autoekin baino beste bizikletazaleekin argiago ibili behar zen askotan.
Atzekaldean La Couarde sur Mer-ko kanpandorrea.

Plage de la mer du Nord inguruak. Bertan atsedenleku ederra dago.


Eta kostaldetik berris barrukaldera, mahasti artera.


Saint Martin de Re-ko harresiaren ateetako batean.

Bizikletak alde batera utzi eta paseotxoa benetan ederra  Saint Martin de Re-ko portutik.
Unescoren ondare dago onartua. 
Gure argazkietan ez da asko nabari baina herrixka polita benetan.



Ona hemen ibilbidearen mapa Wikiloc-en. Bertatik iblbidea jeitsi dezakezue.





4. Loix inguruak 17km

Ibilbidea La Couarde sur Mer-etik gertu dagoen parking batetik hasi dugu. Parkingetik iparraldera egin dugu  Loix herrixka aldera zingira eta gatzaga artetik. Bidean Gatzaren ecomuseoan geratu gara pittin bat.
Loix-eko plazara iristean etorri da sorpresa. Petanka txapelketa!! Benetan giro ederra zegoen, adin guztietako jende mordoa txapelketan serio serio. Giro polita benetan.
Petanka zaleak ikusi ostean bideari ekin diogu Loix-eko portu aldera. Benetan zati ederra hau urertzetik.
Portuan marea errotatik pasa gara.
Ondoren urertza jarraituz Plage de la mer du Nord-eko atsedenlekura iritsi gara. Momentuko giro onaz gozatuz lasai egon gara. eta azkenik hemendik buelta hasierako parkinera.

Loix inguruetako gatzagak.

Loix-era iritsi eta bertako plazan, petanka txapelketa!!!

Euskal Herrian Mus txapelketak bezalaxe, Frantzian petanka txapelketa egiten dute.

Eta ezetz asmatu gehiengoa noal joaten den txapelketara?? 
Ba bizikletaz!!



Maddik lo hartu digu eta martxa!!

Ibilbidea ederra da itxasertzean barrena.


Loix-eko portuko marea errotatik ere pasa ginen.




Maddik ez zuen esnatu oso ona izan. Amatxoren besoak behar ditu goxo goxo.


Marea errota urrutitik ikusia.

Berriz ere Plage de la sur du Nord-eko atsedenlekura iritsi ginen.

Hemen ere era guztietako bizikletak eta gurditxoak.


Ona hemen ibilbidearen mapa Wikiloc-en. Bertatik iblbidea jeitsi dezakezue.




5. Les Porte en Re - La Patache 7.5km

Ez da bere osotasunean ume gurditxoarekin egiteko modukoa. patacheko hondartza ezagutzen da eta zingiren ingurune bat.

2 iruzkin:

  1. Ederra tokia, ibilbideak eta kontakizuna! Segi zuen ilusioa kutsatzen! Lehenago edo beranduago hara joango gara zuen bidea jarraituz

    ErantzunEzabatu
  2. Asko gustatzen zait, ze pinta ona dauka.

    ErantzunEzabatu