2014(e)ko urtarrila 19, igandea

HENDAIAKO ABBADIAKO PALAZIOA ETA PARKEA ( 2014-ko Urtarrilak 12 )

Negu betean gauden arren, izugarrizko eguraldi ona egiten du eta Iparraldeko kostaldean dagoen Abbadia plazioa eta parkearen inguruan ibilalditxo bat egitera joatea erabaki dugu.
Euskal kostaldeko toki ederrenetakoa dela esan daiteke.Bertako itxas amildegi, irla ,zelai, baso eta Anton Abbadiaren palazioak bisita bat merezi dute.
Guk zoritxarrez ez dugu palazioa bisitatu, itxia bait zegoen. Baina bere inguruneak soilik pena merezi du.
Txikitxoekin egiteko irteera ezin hobea da.
Abbadiako palazioari buzuzko informazioa ondorengo loturan duzue:


Txangoaren hasieran Maddi bizkarrean daramadala. Atzealdea Iparraldeko kostaldea.

Hirurok Ipar orratzaren begiratokian.

Bigarren mundu gerrako bunker batzu ikusi genituen.

Surflariren bat bazebilen Abbadiako zelaietan gora.


Kostaldeko amildegiak eta irlatxoa zoragarriak dira.

Dunba irletara ikuspegi ederra.Dunba Zabala eta Dunba Luzea izena dute.
Izen horiek, olatuek beraiek jotzean ateratzen duten soinuari dagokio.


Larretxea baserria eta informazio gunea.

Anton Abbadiak XIX.mendean eraikitako palazioa. 

Nekatoenea baserria.

Anton Abbadiaren palaziora ikuspegia.Ardiak zelaietan bazkatzen eta adarrez eginiko estatua.

Iparraldeko kostaldea.

Harroketatik algak igotzeko kablearen ondoan meriendatxoa egiten.

Ni ( Mikel ) , Maddi eta Cristina. Aupa Ibilbideak!!!


DATU TEKNIKOAK:


2 iruzkin:

  1. Eta guk errepikatuko dugu...
    Argazki hori ongi etorria litzateke, bideoaren bertsio berri bat aterako dugu...
    mila esker

    ErantzunEzabatu