2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

DONOSTIAKO BIDEGORRIETATIK FAMILIAN ( 2013ko Uztailak 18 )

Gure Maddik egin ditu jada 4 hilabete eta irrikitan geunden familian irteeratxo bat egiteko. Erosi berri dugun gurditxoa probatzeko asmoz Donostiara egin dugu irteera. Bertako bidegorri sare zabaletik egunpasako bueltatxo bat egiteko asmoz. Maddiren erritmora, ea nola joaten zitzaigun.


Cris eta Maddi, Donostiako tren geltokian.

Argi xamar geratu zaigu Euskotreneko tren geltokiak eta zerbitzuak ez daudela oso ongi egokituak bizikleta zaleentzat. Orioko tren geltokia ez behintza, ea nola demontre igo gaitezkeen ni, nere bizikleta eta Maddiren gurdia Orioko geltoki modernoa den zubi horretara. Gainera lehen beti egoten zen pertsonala ere falta da!!!
Eskerrak herriko pare bat gaztek lagundu gaituzten Maddiren gurdia ate mekanikoaren gainetik pasatzen.

Laburtuz:  
              -Geltokietako sarrera irteerak ez dira egokiak.
              -Pertsonala lehen baino urriagoa da: Lehen, Donostia eta Zarautz arteko geltokiro arduradunen  bat bazen. Gaur egun dirudienez Donostiakoan bi pertsona eta Zarautzkoa bat. Lotsagarria iruditzen zait.
              -Eta pertsonala urriagoa izan arren tren tiketak garestiagoak dira.

Hirurok Aizearen Orrazian, atzean Santa Clara irla eta Urgull.

Beldur ginen geltokitik irten eta ezer asko egin gabe etxera bueltatuko ote ginen. Baina primeran ibili gara. Gure Maddi gurdien oso lagun ez den arren, berehala lo geratu da eta eguraldi onaz eta aizeak gozatu izan  dugu.
Geltokian bidegorria hartu eta Kontxa alderako bidea hartu dugu. Behin Kontxan Ondarretako hondartza aldera egin dugu, Aizearen Orrazietaraino iritsik. Hemen pittin bat lasai egon gara, ezin izan dugu Aizearen Orrazien inguruaz guztiz gozatu obrak bait zeuden. Baina gure kamiseta pixtatxoekin argazki pare bat atera ditugu Maddi lo zegoen bitartean.

Portuko festak ziren. Giro ona topatu genuen.

Berriz etorri garen bidetik Udaletxe pareraino joan gara eta handik portura. Giro polita zegoen portuan, Karmengo jaiak bait ziren. Jolasean zebiltzan gazteei begira egon ondoren, igogailua hartu eta Aquarium gainera igo gara. Igogailu hau Orioko tren geltokikoa baina handixeagoa da eta gure bizikletak, gurdia, gu eta beste bi pertsona igo gara batera. Hau bai igogailua!!
Maddi oraindik lo zegoen eta Paseo Nuevoan zehar aurrera egin dugu Kurssaleraino. Hemen esnatu da Maddi eta bazkaltzeko aprobetxatu dugu.

Kurssal ondoan, Zurriolako zuhaitzen itzalean, bazkari ederra egin genuen. Pasta entsalada!!!

Ederkiasko sartu da pasta entsalada Zurriolako zuhaitzen itzalean. Dexente denbora egin dugu hemen itzaletan lasai. Maddiri siestarako ordua iritsi zaion arte. Maddik berriro lo hartu duenean Boulebarrera joan gara postre bezala helatu eder bat jatera.
Maddi esnatu baino lehen geltokirako bidea hartu dugu. Baina geltokirako gutxi falta zela esnatu eta kasketaldia harrapatu du. Berriz zuhaitzpean jarri eta Maddi lasaitu bitartean han egon gara lasai.
Garbi geneukan lasai hartu beharra dagoela eta Maddiren erritmora ibili behar genuela. Bera prest ikusi dugunean geltokira!!!
Berriro geltokian buruauste batzu izan ondoren, bueltan ginen 17:00ak alderako Orion. Goiz xamar etxera joateko eta paseotik barrena hondartzara joan gara. Errefresko eder bat eta bainu eder hartu ditugu.
Egun borobila benetan!!!!

DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 14km
-Desnibela: Guztiz laua.
-Ibilbidea haurraren gurditxoarekin egin genuen. Ibilbidean batere arazorik izan ez bagenuen ere, bai Orio eta Donostiako geltokietan arazo dexente izan genituen. Baina pazientzia pittin batekin dena konpontzen da.
-Ibilbidean pasatzen diren zenbait toki: Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza, Aizearen Orraziak, Udaletxe inguruak, Portua, Paseo Nuevo, Kurssal, Zurriola hondartza, Boulebarra, Urumea ibai ertza...

-IBILBIDEAREN TRACKa jarraian: DONOSTIAKO BIDEGORRIETATIK track-a

Hemen eginiko ibilbidea.

2 iruzkin:

  1. Argi eta garbi ikusten da guraso ibiltariaren sentsibilitatea garatzen ari zaretela. Ume batekin joanda ezberdin ikusten da dena ezta?
    GPS arrastoa jarriko duzue mesedez sarrera honetan?
    Zorionak esperientziagatik, bidaia luze baten hasiera da!

    ErantzunEzabatu
  2. Ba bai, ume batekin gauzak dexente aldatzen dira. Baina pazientzia pittin batekin eta inorako presarik eta denborarik jarri gabe ederki goza daiteke. Familian Donostiatik barrena bizikletan ibiltzea polita izan da. Orain umearekin beste plan batzu aurkitzen dituzu, bere neurrira eta guk ere gozatzeko modukoak.Gustora ibili ginen!!!

    ErantzunEzabatu