2012(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

TXINAKO HARRESIA , Jin Shan Ling-tik Si Ma Tai-ra ( 2012-ko Martxoak 14 )

Txinako harresia. Gizakiak eraiki duen eraikinik handiena bai behintzat. Jada ikusiak ditut munduko marabilla bakar batzu, eta esan beharra dago lehen bista batean ez zidala horrenbesteko impresioa egin. Baina Txinako harresiarena piramideekin edo Angkor Wat-ekin konparatuz ezberdina dela iruditzen zait. Egiptoko piramideak edo Angkor Wat bere osostasunean ikusten dituzu, beraz berain edertasuna toki jakin batean konzentratua dago. Baina Txinako harresian zaudenean zure begien aurrean bere zati txiki bat bakarrik duzu. Eta zure aurrean duzunak 8000km dituela pentsatzen duzunean orduan konturatzen zara bere handitasun eta liluragarritasunaz. Kontuan izan behar da harresiak mendiak, ohianak, desertuak...era guztietako lurraldeak zeharkatzen dituela.
Txinatarrek harresi izugarri hau defendatzeko eraiki bazuten ere. Historian behin behintzat gainditua izan zen.

Txinako harresiaren mapa, eta zati bagoitzaren eraikitze garaia.

Txinako harresia,Jin Shan Ling-tik Si Ma Tai bitarteko bidea egin genuen oinez.
Zapi bat kilometro Txianako harresitik.
Ezer gutxi 6400km dituela kontuan izan ezkero!!!!



Zazpi kilometroetan 22 torre pasa genituen.
Imajinatu 6400kmtan zenbat egongo diren.



Biok atzean genuen ibilbidearekin.


Harresiaren zein aldetan ote zegoen aurkaria?




Cris harresiko zati batean.
Ederki ikus daiteke argazkian dituan kurba mordoa eta gora beherak.


Txinatarra beraien soldadu txaketa horietako bat jantzita.



*DATU TEKNIKOAK:

Ibilbidea deskargatzeko:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina