2012(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

UDALAITZ zirkularra ( 2012-ko Abenduak 29 )

2012ko Abenduaren 29a da, ziurraski aurtengo azken mendi txangoa. Balea elkartean gelditu naiz Josurekin 7:00tan boteilero lanak egiteko. Lanak azkar xamar egin ditugu.
Lanak egin eta gero Arrasate aldera jo dugu. Arrasaten ogia erosi ondoren Arrasateko Udala auzora igo gara. Kotxea parkinean aparkatu eta hau izan da gure abiapuntua. 9:00ak aldera hasi gara goruntza.

Anboto igoeraren lehen zatiko arte artetik ikusia.


Nabaria zen Oriotik Udala auzora zegoen tenperatura eta aize aldaketa. Urrutira ikusten genuen Anboto tontor gainean, lainoak abaila bizian zioazen. Pentsatu dugu goikaldean aize ederra egon behar zuela.
Igoeraren lehen zatia, arte artean da, eta beraien babesean dexente lasai igo gara. Baina arte artetik irten garenean aizeak ederki jotzen zuen. Bistak zoragarriak ziren. Anbotoren Ekialdeko aurpegia benetan ederra da.
Azken kanalean barrena Udalaitzeko gurutzera iristen bastante kosta zaigu. Gurutzean ateratako argazkietan ederki antzematen da zegoen aizea. Barandillari heldu behar!!!!!
Gurutzean Joseba ezagutu dugu. Arrasatearra bera, Udalaitz inguruak ederki ezagutzen ditu eta berarekin egin dugu hemendik aurrerako ibilbidea.

Ni Udalaitzko gurutzean. Aizea izugarria zen, begiratu barandillako zinta.

Josu eta ni gurutzean.

Josu gurutzean.Atzekaldean Anboto.

Ezkerraldean Anboto eta eskuinaldean Udalaitzko tontorra. 
Aizea zela eta ez ginen tontorrera igo.

Aizearen indarra zela eta tontorrera ez joatea erabaki dugu. Gauza ez zegoen txorakeriatan ibiltzeko. Gurutzetik uraren kobara joan gara. Aizeagandik babesteko toki ezin hobea. Koba barruan iturria, eserlekuak eta gabonak direnez jaiotza bat ere bazen. Jaiotza elegantea gainera, denetik zuena. Ez nuen inoiz pentsatuko horrelako toki batean jaiotza bat aurkituko genuenik.

Ezkerraldean Aizkorri eta eskuinaldean Udalaitzko gurutzea.

Besaide aldera jeitsiera.

Kobatik irten eta beheruntz egin dugu Besaide aldera. Besaidera joan nahi badugu, kotuan izan behar da, puntarik punta mendi ertzetik jeistea  hobe dela, zuzennean behera jeitsi eta gero Besaideraino zeharkaldia egitea baino.
Gainera bidean Euskal Herriko lehio ederrenetako batez goza dezakegu. Kobahaundiko kobatik Anbotora dagoen lehioa zoragarria da. Josebagatik izan ez balitz, Euskal Herriko altxor hau, muturren aurrean pasako genuen ezagutu gabe. Eskerrikasko Joseba.

Josu eta ni Kobahaundin.

Josu Kobahaundin. Anboto eder.


Josu eta ni Besaiden. Gipuzkoa,Bizkaia eta Arabaren mugan.

Beheruntz gindoazen bezala aizea lasaitzen joan zen. Besaiden lasai egon zitekeen, argazki batzuk atera eta meriendatxo bat egiteko aprobetxatu dugu.
Hemendik Udalaitzeko magalak zeharkatuz berriz Udalako auzora iritsi gara. Udalako tabernan, Joseba gure lagun berriak, hamaiketako eder batera gonbidatu gaitu. Eskerrikasko berriz ere Joseba. Ea ba berriz beste mendiren batean topo egiten dugun. Hurrengoan hamaiketakoa gure kontura!!!
Euskal Herriko mendi buelta ederrenetakoa izan daiteke. Guztiz gomendagarria!!!Animatu!!!

Besaideko beste monumentua.

Udala beheko auzoa.

*DATU TEKNIKOAK:

-Ibilbidearen TRACK-a jeitsi nahi izan ezkero ondorengo enlazeetatik egin dezakezu:



Mapa topografikoa.

Mapa topografikoa.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datuak.

Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.

Ibilbidea Iparraldetik begiratuta.

Ibilbidea mendebaldetik begiratuta.

Ibilbidea Ekialdetik begiratuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina