2012(e)ko urria 15, astelehena

GAINTZA-HIRUMUGARRIETA-GAINTZA ( 2012-ko Urriak 15 )


2012-ko Urriaren 15ean goizean goizo irten ginen Josu eta Mikel Oriotik Gaintza aldera. Gure asmoa malloaken zeharkaldia egitea zen. Oraindik guztiz argitu gabe zelarik iritsi ginen Gaintzara. Herriko plaza txikian aparkatu genuen kotxea eta biok ixil-ixilik irten ginen kotxetik herritarrak ez esnatzeko asmoz. Baina elizako kanpaizarra 7:00 ak jotzen hasi zenean laister konturatu ginen gure ixiltasunak alperrikakoak zirela. Harrek esnatzen ez bazituen guk gutxiago!!!
Lehen printzak irteten hasi zirenean gure aurrean zegoen paretatzarra azaldu zen laino artetik. Han zen gure igoera maldatsua. Gogoratzen det oso polita zegoela pareta eguzkiaren goritazunarekin. Pena argazkirik ez atera izana.

Josu eta ni Hirumugarrieta tontorrean.

Josu tontorrean atzealdean Malloak dituela.

Igoera berez gogorra bada guk gehiago gogortu genuen. Igoera erdialdean bidexka galdu genuen eta zelaian gora zuzen hartu genuen. Azer paliza hartu genuena 100m soilik igotzeko. Gure atzetik zijoan bikote batek bidea ondo hartu eta gu pasata ere gu baino frexkoago iritsi ziren tontorrera.
Harritzekoa inguru honetara joaten garan bakoitzean berdin ibili beharra!!!!

Malloetako malkarrak.

Josu Baratzailko lepoan.

Tontorrera iritsi ginenean oartu ginen Malloen zeharkaldia beste baterako utzi beharko genuela. Indarrak zelai madarikatu hartan utzi genituen. Josuk agian ez baina nik bai behintzat.
Beraz, argazkitxoak atera eta bokadillo eder bat jan genuen lasai.
Beherako bidea ere ez zen xamurra izan. Lurra bustia zegoen eta Josu bastoirik gabe. Malloetako lurrak ederki ezagutzen du Josuren ipurdia!!!!
Nik jeitsiera oso gaizki bukatu nuen ezker hanketik. Kojoka amaitu behar, sasoi falta!!!

Ez zen nonbait gure eguna. Beste batean izan behako du!!!!!!

Urrutira Pirineoak.

Balerdi.


Ni neu jeitsieran.

Baratzailgo lepoa seinalatuz, hortik igo ginen.

Behetik goruntz begira. Desnibela nabaria da.

Gaintzako eliza bere kanpai eta erlojuarekin.
Atzean goikaldean Balerdi.

DATU TEKNIKOAK:

Ibilbidearen TRACK-a jeitsi nahi izan ezkero ondorengo enlazean egin dezakezu:



Gaintza herritik hasi dugu ibilaldia goizean goiz. Ormigoizko aldapan gora. Garrantsitsua da gps-a begiratzea igoeran ez nahasteko. Bidegurutze dexente dago eta tarteren batean bidexka ere ez da oso ongi nabari. Desnibela oso handia da mendian trebatua egotea komenigarria. Bestalde eguraldi ona izatea beharrezkoa da, lurra bustirik bidea oso irristakor bait dago, dauden aldapazarrekin kontuan izatekoa. 5 ordu eta erdi inguru pasa badugu ere,ordu bete bat pasa dugu gutxienez tontorrean lasai. Bestalde tokia eta paisaiak zoragarriak dira. Gogorra den arren toki zoragarria.


Mapa topografikoa.


Ibilbidearen perfila.


Ibilbidearen datuak, denborak, distantziak, altuerak, desnibela...






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina