2011(e)ko ekaina 13, astelehena

SANSANET-ESPELUNGERE-IBON ESTANES-SANSANET ( 2011-ko Ekainak 11 )

Eguraldi onarekin hasi du eguna. Beraz Somporteko lepoa kotxez pasa eta Frantzia aldeko bailarara pasa gara,egun hontako ibilbidea egiteko.
Asmoa lau bat ordutako buelta bat egitea zen.Sansanet-eko parkinetik irten eta Ibon de Estanes aldera bueltak erakargarria zirudien.
Horrela bada goizeko 10:00ak aldera irten gara Sansanet-etik.Bide zuzena hartu beharrea,basoan barna Espelunguere bailarara abiatu gara.

Ibon de Estanés,atzean Secus eta Pico de la portaza

Basotik irten ondoren Espelunguere bailaran.

Basoan barrena denboratxo bat egin eta gero Espelunguere bailaran azaldu gara.Goiko argazkian agertzen de arkaitza pasa arte aurrera egin dugu bailaran.
Behin arkaitzaren azpikaldetik pasa eta gero, ezkerraldera dagoen bidexka bat hartu dugu.Bidexka hartuta bideko maldarik gogorrenari ekiten diogu.Bidea basoan sartzen da eta errekatxo baten ondotik doa.
Bidexka jarraituaz borda batera iristen gara.

Espeluguere bailaratik igoera,bistak.

Biok.
Bordatik aurrera bidea zabalxeagoa da.Eta behekaldean utzi dugun bailararen lehen bistak azaltzen dira.
Igoeraren azken metroetan eskailera metaliko bat ere igotzen da.
Behin mendi magalera iristean Ibon de Estanés eta inguruko mendien ikuspegi ederra azaltzen da bapatean gure aurrean.

Igoeran bistak.
Ibon de Estanés eta mendien islada.

Cris eta ni Ibon de Estanés-en.

Ibon de Estanés-en beste ikuspuntu bat.

Ikuspegi ederraz gozatuaz hamaiketako ederra egin dugu lakuaren urertzean.Eta Ekainaren 9-an Cristinaren urteak zirenez, oparia emateko aprobetxatu dut.Hori bai oparia niretzat ere bazen!!!!Menditik jeitsi bezain laister Spa saio batera joan ginen lasai lasai egotera.Hori bai konbinazio ederra, mendi buelta eta ondoren hankak lasaitzekoSpa-ra!!!

Cris bere urteetako opariarekin, komuneko paperean idatzia.

Jeitsiera Ibon de Estanés-era igotzeko erabiltzen den bide arruntetik egin dugu.Beherakoan artzaiarekin hizketan egon gara, gaikaldean zituen ardien bila zioan.

Candanchu eta Aspe aldera ikuspegiak.

15:00ak aldera heldu gara berriz sansaneteko parkinera.Pixkat txunkundu ondoren Spara joan gara.

DATU TEKNIKOAK

Ibilbide zirkularra,elurrik ezean edonork egin dezakeen ibilbidea. Ez du desnibel handiegirik.
Uda garaian lakuan bainu eder bat emateko modukoa.

GPS-rako TRACK eta WAYPOINT-ak ondorengo enlazean dituzu:







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina