2004(e)ko uztaila 5, astelehena

LAOS,VIETNAM ETA CAMBODIA BIZIKLETAZ

Aspalditik nuen horrelako bidai bat egiteko gogoa, beti izan zen nere amets horietako bat.Lurralde ezezagun eta berriak ezagutu.Bizikleta era  egokia iruditzen zitzaidan bidaia egiteko, nahi zenuen tokira joan zintezken eta jendearekin nolabaiteko gertutasuna sortzen duen bidaiatzeko era dela iruditzen zait.
Garai hartako lantokian ez zidaten lan kontratua berritu eta nere aukera zela dexente argi nuen.Bestela noiz izango degu ba gu bizi geran gizarte honeta horrelako bidai bat egiteko denbora ?
Dexente erabakia nuen bidaia egin nahi nuela.Baina nora joan? Aukera ezberdinak begiratzen egon nintzen, denak Asia aldean, India, Nepal, China... baina gehien tiratzen ninduena Tailandia,Laos,Vietnam eta Cambodia ingurua zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina