2012(e)ko uztailaren 7(a), larunbata

IZKIKO NATUR PARKEA ( 2012-ko Uztailak 7 eta 8 )


Asteburu honetan Izkiko natur parkera joan gara. Espedizio elegantea osatu dugu gainera , Mikel, Silvia, Josu, Jessica, Egoitz, Jaio, Cristina eta ni ibili gara gustora paraje haietan barrena. Eta egia esan primeran ibili gara.
Larunbat goizean irten ginen Oriotik Izkiko Korres herrixka aldera.Bidean eztabaidatxoren bat izan bagenuen ere ez zitzaigun askorik kosta Korresera iristen. Korres herrixkaren behekaldean dagoen atsedenlekuan aparkatu genuen furgoneta. Benetan ondo prestatua dagoen atsedenlekua portzierto!!, jolasparkea, mahaiak, parrillak, komunak, iturria, fregaderoak... denetik du.

La Muela, la Castilla lepotik ikusia.

Horrela bada zapatillak jantzi eta La Muela aldera bueltaxka bat egitea erabaki genuen. Ibilbide gehiena basoan barrena da eta egia esan nahikoa parre egin genuen Mikelek behiekin izan zituen komeriekin eta neri atera zizkidaten pare bat argazki xelebreren kontura.

Cris, Silvia eta Mikel San Romango ermitara bidean.

Behin La Castilla lepora iritsi ginenean la muelara joan beharrean San Roman ermita aldera bueltaxka egitea erabaki genuaen. Ibilbidearen zatik honetan ikuspegi ederrak daude Bernedo inguruko bailarara eta Kantabriar mendikate aldera.

Bailaran gari soro horiak eta atzealdean Kantabriar mendikatea.

San Roman ermita inguruan hamaiketako ederra egin ondoren berriz atseden lekurako bidea hartu genuen bueltan. Mikelek berriz ere komeriak izan zituen behi ero harrekin.

La Muela tontorra eta atzekaldean Ioar mendia.

Behin atsedenlekuan Egoitz eta Jaioneri deitu genien, hauek bizikletan buelta ematera joan bait ziren. Esan beharra dago, baita ere, Izkiko parkean buelta oso ederrak daudela bizikleta egitego. Gainera oso ondo seinalizatuak daude eta aukera zabala dago.
Egoitz eta Jaionerekin elkartu ginen eta Kanpezun erreka bazter batean dagoen merendero batera joan ginen lasai egon eta txapuzoi bat hartzekotan.
Ura prexko baina zerbait gehiago zegoen. Erreka bazterrean zerbezak jarri genituen frexkatzen eta nonbait hankak izango zituen, bila joan ginenean ez bait zeuden han.Hori bai alboan utzi genituen sagardoak ez zituen inork eraman.Zerbait janedan ondoren txapuzoitxo bat eman genuen Egoitz eta biok.

La Muela tontor inguruak.

Arratsalde bukaera aldera berriz Korreseko atsedenlekura bueltatu ginen.Hemen Josu eta Jessicarekin elkartu ginen. Nahiko lan izan zuten Korresera iristen. Jada denok batera parrilla pixtu eta Kostillada ederra egin genuan.
Hauxe egun konpletoa: mendi buelta, errekan txapuzoia eta parrilada dena lagun artean.

Earra kuadrilla!!!!

Hurrengo egunean jeiki eta Egoitz eta Jaioneren autokarabanan ongo gosaldu ondoren. Egoitz eta Jaione berriz bizikletan ibiltzera joan ziren eta besteok Larrabilla, Arrieros eta Uribarriko itzulia egitea erabaki genuen.

Gari soroan saltoka.

Buelta ederra izan zen Izkiko basoetan barrena. Harrigarria zenbat haritz eta gorosti dagoen baso hauetan.
Onddoren bat ere bildu genuen eta gari soroak zoragarri zeuden ori-ori.
Ibilbidea egin ondoren, berriz denok, Korreseko atsedenlekuan elkartu ginen eta bertako zuhaitzen itzalean janaldi hizketaldi ederra egin genuen.
Asteburu ederra izan da hau.

Garia.


IBILBIDEEN DATU TEKNIKOAK


San Roman ermita aldera ibilaldia:


Mapa topografikoa eta perfila.

Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.

Ibilbidea ekialdetik begiratuta.



*Larrabilla, Arrieros eta Ulibarriko bideetatik ibilaldia:



Mapa topografikoa eta perfila.

Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.










2012(e)ko ekainaren 23(a), larunbata

SENDA DE LOS CAZADORES eta FAJA PELAYO ( 2012-ko Ekainak 23 )


Ordesa zoragarrian eginiko buelta zirkularra.Oso famatua eta Ordesako bailararen ikuspegi ezberdin bat ematen duena.Neguan eta Udaberri hasieran ezinezkoa da egitea abalantxa harriskuagatik. Lehen bi kilometroetan aldapa gogorra dago 700m inguru igotzen dira 2kmtan, bainan gainontzeko bide guztia ordekan edo bezuntz da.Ikuspegiak izugarriak dira.Ibilbide gomendagarria.



Calcillaruegoko miradoretik ikuspegia.

Calcillarruegoko miradorean.


Faja de Pelayora sartzen.

Cola de Caballon.

Soasoko gradetako urjauziak.

FICHA TEKNIKOA

Ibilbidearen track-a eta Waypoint-ak ondorengo enlazean daude.




Ibilbidearen mapa topografikoa perfilarekin.

Ibilbidearen lehen zatia.

Ibilbidea Iparraldetik begiratuz.


2012(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

TANA TORAJA, SULAWESI ( Martxoak 17-18-19-20 )

Martxoaren 16an Pekinetik hegazkina hartu genuen Yakartara. Gure asmoa Sulawesiko Makassar hirira joatea zen eta Yakartara iristean bertako aeroportuan pasa genuen gaua hurrengo goizean Makassarrerako hegazkina hartzeko.
Martxoarena 17 Makassarren pasa dugu. Hiri handi xamarra bertan. Kaleetatik buelta bat eman dugu eta Tahi-Tsi eskola batean ere egon gara beraiekin pittin bat praktikatzen.Gauean molla aldeko restaurante batean langostino ederrak jan ditugu.
Martxoak 18 goizeko 9:00tan hartu dugu Rantepaorako autobusa.Hori bai autobusa!!!Etzanda joateko modukoak dira Makassarretik Rantepaora doazen autobusak.Oso ondo daude. Hori bai kontuan hartu behar da 9-10 ordu direla.
Azkenik iritsi ginen Rantepaora. Tana Toraja kulturaren zentrura.
Lehen egunean manda izeneko gia bat hartu genuen eta Tana torajen funeral fanmatu batera joateko gelditu ginen.

Garai bateko Torajatarrek harritzar hauen artean egiten zituzten beraien bilera eta hiletak.
Harri bakoitzak hildako bat adierazten du.

Urtebete hilik zeraman emakume baten hiletara izan ginen gonbidatuak.
Argazkiko bi emakumeak hildakoaren hilobak ziren, jantzi tipikoak dituzte jantzita.

Cris eta ni familiartekoekin,beharrezkoa da jantzi ilunak eramatea.
Biok beltzez jantzita joan ginen.




Hiletak bost bat egun irauten ditu.
Eta gu egon ginen egunean 100 bat txerri sakrifikatu zituzten hildakoaren omenez.
Hurrengo egunean 33 bufalo hil behar zituzten.


Familiak kantariak eta dantzariak ordaintzen ditu hiletarako.
Beraiekin dantzan ere jarri ninduten.


Hildakoaren hil kaxa zapi gorriz estalia,bera bizi zen etxean.


Emakume heduak prozesioan,hildakoaren aurretik.
Alboan txerrien aragi pilak dituzte lurrean.

Dantzariak. Etxeek aurrekaldean bufaloen adarrak dituzte jarrita.
Zenbat eta adar gehiago etxe hortan bizi denak estatus gehiago du.

Argazki polita.Ama bere umearekin.

Manda gure gia Crisekin gonbidatu ziguten janaria jaten.
Txerri fresko freskoa.

Hil behar zituzten txerri artean.

Gizonezkoa jantzi tipikoekin.

Hilobiak arkaitzetan eginiko zuloak dira.
Arkaitzean zenbat eta gorako estatus gehiago du bertan heortzirik dagoenak.

Torajatarra.


Cris bufalo adar asko dituen etxe baten aurrean.



Itxasontzi edo bufalo adar forma dute etxeen teilatuek?
Bi teoriak daude:esanten da lehen Torajatarrak itxasontzian iritsi zirela lurralde haietara eta hortik iritsi direla etxeak forma hori izatera.
Bestalde bufaloaren irudia oso garrantzitsua da Tana Torajatarren artean, etxeen teilatuek adar forma lukete.

Tana Torajatarren etxea eraikitzen.



Hil kaxa egiten.


Hilobien atarian hildakoen irudiak jartzen dituzte.




Arroza landatzen ere ibili ginen.

Arrozaletan lanean.