2012(e)ko abuztuaren 14(a), asteartea

LECHERIN LEPOA ( 2012-ko Abuztuak 14 )

Udako oporrak aprobetxatuz Villanuara joan ginen aste pare bat pasatzera. eta nola ez mendi ibilaldiren bat egin beharra zegoen. Anaiaren konpanian, Aisa aldetik Lecherin gailur inguruetara buelta ederra egin genuen.
Eguraldi ederra izan genuen egun guztiak eta ibilaldi eta gero arratsaldean ederki sartu zen pistinako bainua.

Goizean goizo irten ginen Villanuatik Aisatik aurrera jarraituta dagoen La Rigüelako parkinera. Igoeraren hasieran eguzkia Rigüela tontorraren atzealdetik nola irteten zen ikusi ahal izan genuen.

Aspe aldea.

Xabier anaia, igoeraren zati batean.

Anaia eta ni Lecherin lepoa. Atzealdean Pico Riguelo.

Lecherin lepora iritsi ginenean. Tontorrera igotzea erabaki genuen. Baina azkenik okerreko bidea hartu eta ezin izan genuen igo. Aldiz Lecherinen iparraldeko isurialdetik dauden ikuspegiez gozatu ahal izan genuen.
Jeitsiera igoeraren bide beretik egin beharrean Canfranc alderako isurialdetik egitea erabaki genuen.
Lepotik Lopez Huici bitarteko bidea oso maldatsua iruditu zitzaidan. Aterpetik Torbillon lepora igo ginen pistaraino eta hemendik Rigüelako parkinera jeitsi ginen berriz bueltan.

Lecherin lepotik goraxeagogo bista hauek zeuden. 
Behekaldean Riosetas eta urrutira Midi d´Ossau.

Midi d´Ossau.

Riosetaseko ibaiskak goitik ikusiak.



Anaia gaikaldean.

Ni gaikaldean.

Los Lecherines.

Collarada eta Lopez Huici aterpea.

Jaitsiera hasierako puntura, El Rigüeloko parkinera.

Ni atzekaldean Borau eta Rigüelo tontorrak ditudala.


*DATU TEKNIKOAK:

Ibilbidearen TRACK-a jeitsi nahi baduzu ondorengo enlazean egin dezakezu:




Lecherin lepora daraman ibilbide zirkularra.Ibilbide ederra ikuspegi ederrekin.El Rigueloko parkinetik hasi dugu ibilbidea.Ibilbidearen lehen zatia GR11 bidetik egin dugu. Une batean GR11-tik jarraitu beharrean, Rigueloko bordara iritsi aurretik, ezkerraldera hartu dugu Lecherin tontor aldera daraman bailaratik.Bailararen amaiera aldera ezkerraldera Aisako ataka dugu, hau ez da hartu beharreko bidea. Guk eskubialdean dagoen maldan gora egingo dugu (kubo forma duen tontorraren ezkerraldeko lepora ). Malda eder batzu igo ondoren Lecheringo lepora iritsiko gara. Hemendik Lecherin tontorrera igo zaitezko. Erdialdean duen tximini batetik gora da bidea, dirudiena baina errazagoa omen da. Berriro bide beretik jaitsi beharrean Canfranc alderako isurialdera jotzea erabaki dugu Lopez Huici aterperaino. Behin Lopez Hiici aterpetik berriro GR11 bidea hartu dugu bueltan El Rigueloko parkinera. Ibilbidea egiten 6 ordu inguru pasa badugu ere, denbora asko pasa dugu geldirik eta ibilbidea oso erritmo lasaian egin dugu. Ibilbide gomendagarria.


Mapa topografikoa.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datu teknikoak.


Ikuspegia 3D-n.

Ikuspegia 3D-n.

Iparraldetik ikuspegia 3D-n.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina